Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Orendain (argipena)»


Orendain Gipuzkoako ekialdeko landa-udalerri euskaldun bat da, Tolosaldeakoa. UEMA mankomunitateko kide da. 196 biztanle zituen 2016. urtean.

Orendain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Orendain, Euskal Herria.jpg
Orendain udalerriko herrigunearen ikuspegi orokorra.

Orendaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Orendain
Alkatea D. Gorka Egia Arregi (en) Itzuli
Posta kodea 20269
INE kodea 20905
Herritarra orendaindar
Kokapena
Koordenatuak 43° 04′ 46″ N, 2° 06′ 51″ W / 43.0795°N,2.1141°W / 43.0795; -2.1141Koordenatuak: 43° 04′ 46″ N, 2° 06′ 51″ W / 43.0795°N,2.1141°W / 43.0795; -2.1141
Azalera 5,95 km2
Garaiera 110-433 metro
Distantzia 36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 218 (2019)
Red Arrow Down.svg0 (2018)
alt_left 106 (%48.6)112 (%51.4) alt_right
Dentsitatea 32,94 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19,25
Zahartze tasa[1] % 18,34
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 29,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 85 (2011)
Genero desoreka[1] % -8,18 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 3,98 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 87,88 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 71,5 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1988 urtarrilaren 1. urtea
Webgunea http://www.orendain.org

GeografiaAldatu

MugakAldatu

AuzoakAldatu

Herrigunea eta Astizaldea auzo nagusiak dira, Baldanalde eta Egileor auzuneak ere aipagarriak dira.[3]

Ingurune naturalaAldatu

Ekialdean Amezketa eta mendebaldean Ibiur errekak muga naturalak dira.

HistoriaAldatu

1374an Tolosarekin lotuta egon zen, inguruko beste herri batzuen moduan, eta lotura hori 1615 arte mantendu zuten. Gutxi geroago "Aizpuruako Batasuna" osatu zuen Alegia eta Ikaztegietarekin batera hasieran, eta Altzorekin ere azkenean. Batasunak XIX. mendea arte iraun zen.

Azkenik, 1967an Baliarrain eta Ikaztegietarekin Iruerrieta udalerria sortu zuen, baina 1988an gaur egungo egitura hartu zuen.[4]

AzpiegiturakAldatu

DemografiaAldatu

1967tik 1988ra ez zen udalerri independente izan. XX. mendeko lehen erdian populazioa mantendu bazuen ere, bigarren erdian etengabe galdu zituen biztanleak, garai haietan landa eremutik industriaguneetara gertatu zen migrazioen ondorioz. XXI. mendeko lehen hamarkadan buelta eman zitzaion egoerari eta biztanleak irabazten hasi zen. 2019an 202 biztanle zituen. Horietatik %17,33k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %9,41 ziren.[8]

Orendaingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

EuskaraAldatu

Orendaingo Juanita Garmendiaren[9] testigantza, gerraurrean herriko eskola euskaraz zenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[10][11] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Orendainen[12] hitz egiten den euskara gipuzkeraren[13] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeran[14] kokatzen den Tolosaldeko euskara[15] hain zuzen. Datuen arabera, herrian euskalduna da biztanleriaren %87.88, eta euskararen erabilera %71.5 da.

Eustaten arabera, 2016an herritarren %88,66 euskalduna zen.[8]

EkonomiaAldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea, BEGaren %18. Bigarren sektorea, BEGaren %12,6. Hirugarren sektorea %61,3. Eta eraikuntza %8,1.[8]

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Orendaingo alkatea Bilduko Gorka Egia Arregi izan zen.

Orendaingo udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 5
65 (% 53,28)
Batzarleku
1 / 5
55 (% 45,08)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeakAldatu

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 82 boto lortu zituen.[16] Gorka Egia (EH Bildu) izendatu zuten berriro alkate.[17]

2019ko udal hauteskundeakAldatu

2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 83 boto lortu zituen.[18] Migel Angel Arsuaga (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[19]

 
1940ko argazkia. Andra Mariaren eliza ikusten da.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Andra Mariren parrokia-eliza.
  • San Sebastianen baseliza.
  • Udaletxea (neoklasikoa).
 
Udaletxea

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Auzoak» Orendain . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  4. «Historia» Orendain . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  5. «Haurreskola» Orendain . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  6. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  7. «Liburutegi (sarea)» Orendain . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  8. a b c «Web Eustat. Orendainko datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  9. «Garmendia Elosegi, Juanita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  11. «Orendaingo eskolan euskaraz ikasten zuten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  12. «Orendain - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  13. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  14. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  15. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-17.
  16. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  17. ««Denon artean erabakiko dugu herrian egingo dena» - Orendain» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  18. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.
  19. «Orendainen Migel Angel Arsuaga alkate - Orendain» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-07-01.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa