Eugenio Etxebarria Arroita (Dima, 1920ko azaroaren 6a - 2008ko apirilaren 18a) albokari eta albokagile bizkaitarra izan zen. Batzuen hitzetan, "azken albokari tradizionala" izan da. Izan ere, arlo honetan Alejo Etxezarraga herrikidearekin batera Etxebarriaren lana oso nabarmentzekoa da.

Eugenio Etxebarria
Bizitza
JaiotzaDima1920ko azaroaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2008ko apirilaren 18a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuaAlboka

Santuru izeneko baserrian jaio eta 9 neba eta arreba eduki zituen. Zaldibarrera ezkondu zen Edurne Garitazelaiarekinm eta 7 seme-alaba eduki zituzten. Azkenik familia Arrigorriagara bizitzera joan zen.

Alboka jotzen Jose Mari Bilbao eta Leon Artabe arratiarrekin ikasi zuen, bai eta musika tresna hauek egiteari ekin ere. Hainbat erromeriatan ibili zen. Geroxeago, Gipuzkoa aldean jotzen sarritan ibili zen.

Gaur egungo albokariekin ere harremana izan zuen, Juan Mari Beltran eta Ibon Koteronekin besteak beste.

Kanpo estekak aldatu