Ballantraeko premua

eleberria

Ballantraeko premua[1] (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Master of Ballantrae: A Winter's Tale, «Ballantraeko premua: Neguko ipuina») Robert Louis Stevensonek idatzitako historia eta abenturazko Txantiloi:Eleberri bat da. Lehendabizikoz, 1889an Cassell argitaletxeak plazaratu zuen.

Ballantraeko premua
Lehen argitalpenaren azala.
Xabier Olarra itzultzailea Robert Louis Stevensonen "Ballantraeko premua" liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
IdazleaRobert Louis Stevenson (1889)
Argitaratze-data1889
GeneroaAbentura eta Historia
Jatorrizko izenburuaThe Master of Ballantrae: A Winter's Tale
HizkuntzaIngelesa
ArgitaletxeaOrion Publishing Group (en) Itzuli
Herrialdea Eskozia
Euskaraz
IzenburuaBallantraeko premua[1]
ItzultzaileaXabier Olarra
ArgitaletxeaIgela
Argitaratze-data1997
Orrialdeak295
ISBN978-84-87484-19-3

1997an, Xabier Olarraren euskarazko itzulpena Igela argitaletxeak argitaratu zuen.[1]

Berez, benetakoa den Hegoaldeko Ayrshire konderriko Ballantrae herrian girotua dago.

Argumentua aldatu

Eskozia, Jakobiten matxinada garaia. Durrisdeer etxaldean Durie anaiak bizi dira: James, Ballantraeko premua, anai zaharrena, libertino kalkulatzailea, handigura eta moralik gabea, baina aldi berean karismatikoa eta errespetatua ere bada; Henry, gazteena, lasaia, bertuteduna, baina injustuki ez da maitatua.

1745an, Jakobiten matxinadaren ondorioz herrialdea Karlos Eduardo Estuardo erregegaiaren aldeko jakobiten eta Jurgi II.a Erresuma Batukoaren aldekoen arteko gerra zibila jasaten ari zen. Jamesek bere aita eta anaiaren aholkuei entzungogor egin eta jakobitar matxinoen alde ipiniko da. Aita eta Henryren ustez James premua izanik familiaren etxaldean gelditu eta Jurgi erregeari leial izan du, aldiz Henry jakobitekin lerrokatu beharko lukee.

Jameseek bere patua sinatu eta etxaldea utzirik Karlos Eduardo Estuardo erregegaiaren jakobitar gudarostearekin batera Britainiar Armadaren aurka borrokatzera joango da. 1746ko apirilaren 16an, Cullodengo guduan Britainiar Armadark jakobitar gudaroste matxinatua garaitu eta guztiz txikitu zuen, ondorioz James hiltzat jotzen da. Baina Jamesek bizirik ateratzea lortu eta Henryrekiko sekulako gorrotoa piztuko zaio, bere zoritxarra eta familiaren ondarearen erruduntzat jotzen baitu. Hortaz, James gainontzeko bizitza osoan bere anaiaren atzetik etengabe jarraika igaroko du. Hasieran Henryk umilazio guztiak estoikoki jasango ditu, baina azkenean anai zaharrenaren gorroto berberak bereganatuko du. Bi anaien arteko ezinikusi eta borroka Adirondack baso basatian tragikoki amaituko da.

Zinema aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu