Edinburgheko Hiri Berria
Edinburgheko Hiri Berria eta Hiri Zaharra1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Hiri Berriaren ikuspegia Edinburgheko gaztelutik ikusita. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 728 |
Kokalekua | Eskozia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1995 (XIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Edinburgheko Hiri Berria, ingelesez New Town, hots, "Hiri Berria", Eskoziako gaeleraz: Baile Ùr eta eskozieraz: New Toun, Eskoziako Edinburgh hiriburuko auzoa da. UNESCO erakundeak 1995an Hiri Zaharrarekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Historia
aldatuXVII mendean Albany eta Yorkeko dukeak, gerora Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa izango zenak Holyrooden errege komisario zela Edinburgh hiriaren iparraldeko lur lauetan aintziraren atzean hiria heda zitekeela pentsatu zuen eta hori ahalbidetzeko legea sortu zuen. 1682an dukeak hiria utzi zuen Errege izateko eta haren proposamena aurrera eramateko erabakia atzeratu egin zen.
1766an hiri berria planifikatzeko diseinu lehiaketa bat antolatu zen eta 26 urtetako adina zuen James Craig arkitektoak irabazi zuen. Hurrengo urtean abiatu ziren lanak iparraldeko zubiaren atzean. 1830 hamarkadan lakua lehortu egin zuten eta hiri berria 1850 inguruan bukatu zuten eraikitzen.
Deskribapena
aldatuHiru kale paralelo daude. Kale nagusia, erdikoa, George Street da, garai hartan Erresuma Batuko erregea zen Jurgi III.aren omenez. Iparraldeko kale paraleloa Queen Street da eta hegoaldekoa St. Giles Street, hiriko patroia.
Iruditegia
aldatu-
Bute House
-
Eskoziako Bankua
-
Hiri Berria
-
Ataria
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Edinburgheko Hiri Berria UNESCOren webgunea (Ingelesez)
- Hiri Berriari buruzko argibidea (Ingelesez)