Michel Portal
Michel Portal 1935eko azaroaren 27an Baionan jaiotako konpositore eta musikaria da. Europako jazz modernoaren garatzaileen artean egonik kontinenteko jazz musikaririk garrantzitsuenetakotzat[1] jotzen da; hala ere bere burua musika mota zehatz batean mugatzea ez du gustuko.[2] Zinemarako musikagile lanetan nabarmendu da.
Michel Portal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1935eko azaroaren 27a (88 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Bordeleko Jacques Thibaud Kontserbatorioa Maurice Ravel Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, jazz musikaria, saxofoi-jotzailea, soinu banda konpositorea eta klarinete-jotzailea |
Altuera | 1,70 metro |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | jazza musika klasikoa |
Musika instrumentua | saxofoia Klarinetea Klarinete baxua |
|
Bere musika
aldatuEremu anitzetan
aldatu- Jazza: biziki eklektikoa, gehien gustuko dituen tresnak saxofoia eta klarinetea dira; batzuetan bandoneona ere jotzen du.
Frantses estatuan Free jazz mugimendua bultzatu zutenen artean dago. Bere karreran zehar Europako jazz jotzailerik onenekin aritu da askotan. 1970eko hamarkadan "Michel Portal Unit" delakoa sortu zuen, inprobisazio librean aritzen ziren Europa nahiz Ameriketako musikariak bere baitan biltzen zituena.
Sarritan Richard Galliano akordeoi-jotzailea, Daniel Humair bateria jotzailea, Beb Guérin eta Henri Texier kontrabaxuan aritzen direnak edota Jacky Terrasson piano jotzaile franko-amerikarra izan ditu lagun.
- Klasikoa: jazzerako bidea hartu baino lehen musika klasikoarekin hasi zuen bere karrera; hauexek dira interpretatu dituen musikari batzuk: Mozart, Brahms, Berg, Boulez, Stockhausen, Berio, Kagel...Eremu honetan ere ospe handia lortu izan du.
- Zinemarako musika: konpositore gisa batez ere hainbeste film eta telefilmetarako soinu-banden egilea da; eremu honetan bereziki prolifikoa izan da, "Filmografia" atalean ikusgai denez. Cinema's diskoak horietako batzuk biltzen ditu.
Saritua
aldatuSari hauek lortu zituen bere ibilbideko aurreko hamarkadetan:
Diskografia
aldatuEstudioetan grabatutakoak
aldatu- 1969 Your Meanings and your feelings.
- 1970 Alors!!!, Futura records; John Surman, Barre Phillips, Stu Martin eta Jean-Pierre Drouetekin.
- 1971 Splendid Yzlment, Sony Music; Howard Johnson, Jouk Minor, Barre Phillips, Runo Erikksson, Pierre Favre eta Gérard Marais.
- 1980 ¡Dejarme solo!, Disques Dreyfus - Sony Musique.
- 1981 Arrivederci le Chouartse, Hathut Records; Léon Francioli eta Pierre Favrerekin.
- 1987 Turbulence, Harmonia Mundi.
- 1993 Any Way, Label Bleu.
- 1994 Cinema's, Label Bleu; (film batzuetarako bere lanen biduma).
- 1998 Dockings, Label Bleu.
- 2000 Burundi, PAO Records; Stephen Kent eta Mino Cinelurekin.
- 2001 Minneapolis, Universal; Tony Hymas, Sonny Thompson, Michael Bland eta Vernon Reidekin.
- 2007 Birdwatcher, Universal; Tony Malaby, Tony Hymas, Erik Fratzke, François Moutin, Airto Moreira, JT Bates, Jef Lee Johnson, Sonny Thompson eta Michael Blandekin.
Zuzenekoak
aldatu- 1979 Chateauvallon 1976, L'Escargot; Beb Guérin, Léon Francioli eta Bernard Lubatekin.
- 1987 Men's Land Amienseko 7. Nazioarteko Jazz Jaialdian maiatzaren 8an "Kulturaren Etxeko" Antzoki Nagusian grabatua.
- 1988 9.11 pm Town Hall New Yorkeko Udaletxean ekainaren 29an grabatua.
- 1997 Blow up; Richard Galliano eta Dreyfuss Jazz-ekin.
- Fast Mood; Martial Solalekin.
- 2002 Minneapolis We Insist!, Universal; Tony Hymas, Jef Lee Johnson, Sonny Thompson, Michael Bland eta Vernon Reidekin.
- 2003 Dipping in Minneapolis (3 CD : Minneapolis + Minneapolis We Insist! + Minneapolis Tour Guide), Universal.
- 2003 Chateauvallon: 23 août 1972, Universal; Bernard Vitet, Beb Guérin, Léon Francioli, Pierre Favre eta Tamiarekin.
- 2004 Concerts; Richard Gallianorekin.
- 2006 Improvista avec Bernard Lubat, Pascal Converten DVDa, éditions Labeluz.
Filmografia
aldatuZinemarako
aldatu- 1967 Gromaire (film labura).
- 1968 Le Viol.
- 1969 Money-Money (musikariarena egiten ageri da).
- 1969 Un fils unique.
- 1970 Hoa-Binh.
- 1974 France société anonyme (ostatuaren sekuentzia).
- 1975 La Cécilia.
- 1976 Les Conquistadores.
- 1976 Sérail.
- 1977 Pour Clémence.
- 1979 L'Adoption.
- 1979 Les Chiens.
- 1979 Écoute voir....
- 1981 L'Ombre rouge.
- 1982 Café Plongeoir.
- 1982 La Mémoire courte.
- 1982 Le Retour de Martin Guerre.
- 1983 Balles perdues.
- 1984 Les Cavaliers de l'orage.
- 1984 Le Voyage.
- 1985 Bras de fer.
- 1986 Max mon amour.
- 1987 Milan noir.
- 1987 Champ d'honneur.
- 1987 Yeelen - La Lumière.
- 1987 Le Moine et la sorcière.
- 1988 En toute innocence.
- 1988 Prisonnières.
- 1989 Die Toten Fische.
- 1989 Une histoire de vent.
- 1989 Les Enfants du désordre.
- 1990 Los Ángeles.
- 1990 Trois années.
- 1990 Aventure de Catherine C., Pierre Beuchotena.
- 1990 Ke arteko egunak.
- 1990 Docteur Petiot.
- 1992 Le Retour de Casanova.
- 1994 La Machine.
- 1996 Le Bel été 1914.
- 1997 Buud Yam.
- 1997 Le Comédien.
- 1997 Les Couleurs du diable (kantak).
- 1998 Le Serpent a mangé la grenouille.
- 1999 C'est quoi la vie ?.
- 2000 Passionnément.
- 2000 Aïe.
- 2001 Te quiero.
- 2005 La Petite Chartreuse.
- 2006 Jean de La Fontaine, le défi.
Telebistarako
aldatuKontrakoa aipatu ezean guztiak telefilmak dira.
- Le Grand inquisiteur (1979).
- L'Homme sandwich (1979).
- La Sourde oreille (1980).
- Droit de réponse (1981); telebista-saioa.
- Le Cheval-vapeur (1981).
- La Ville noire (1981).
- Le Jardinier récalcitrant (1983).
- L'Île bleue (1983).
- Fou comme l'oiseau (1983).
- L'Aide-mémoire (1984).
- L' Ennemi public n° 2 (1984).
- Shangaï Skipper (1985).
- Bonne chance monsieur Pic! (1987).
- Un nouveau dans la ville (1987) (L'Heure Simenon serieko episodioa).
- Bouvard et Pecuchet (1989).
- Le Train de Vienne (1989).
- Une table pour six (1989).
- Marie-Antoinette, reine d'un seul amour (1989).
- À corps et à cris (1989).
- Le Diable en ville (1990) (Les Dossiers secrets de l'inspecteur Lavardin serieko episodioa).
- Peintures de guerre (1990).
- Le Diable au corps (1990).
- L'Ami Giono: Onorato (1990).
- L'Ami Giono: Ivan Ivanovitch Kossiakoff (1990).
- Une table pour six (1990) (V comme vengeance serieko episodioa).
- Alcyon (1990).
- Mes coquins (1992).
- La Peur (1992).
- Pour demain (1993).
- Est & Ouest: Les paradis perdus (1993).
- L'Interdiction (1993).
- Un pull par dessus l'autre (1993).
- Eugénie Grandet (1994).
- Un orage immobile (1995).
- Capitaine Cyrano (1995).
- Pêcheur d'Islande (1996).
- L' Enfant sage (1996).
- Histoire d'hommes (1996).
- Mélanie (1997).
- Mes enfants étrangers (1998).
- L'Inventaire (1998).
- Les Brumes de Manchester (1998).
- De gré ou de force (1998).
- La Laïque (2000).
- La Dette (2000).
- L'Ami de Patagonie (2002).
- À cause d'un garçon (2002).
- L'Enfant des lumières (2002) (miniseriea).
- Sous bonne garde (2002).
- Un fils de notre temps (2003).
- Éliane (2005).
Arlo honetako sariak
aldatuCésar[3] delakoen barruan musika onenari ematen zaion saria hiru aldiz erdietsi du
- 1983an (Le Retour de Martin Guerre).
- 1985ean (Les Cavaliers de l'orage).
- 1989an (Champ d'honneur).
- Beste behin, 1986an Bras de fer filmarekin sarirako hautagaia izan zen.
Musika onenari dagokion 7 d'Or[4] saria birritan eskuratu du:
Sariak ibilbide osoari
aldatuAzken urteotan karrera hain aberats hori bere osotasunean kontuan harturik sari batzuk eman dizkiote:
- 2005eko azaroan Charles Cros akademiaren Prix in Honorem.
- 2006ko otsailean Estrasburgon ospatu ziren Victoires de la Musique Classique[5] sarietan "Ohorezko Victoire" eman zitzaion.
- 2005-2006 denboraldia amaitu zenean Teatro, Musika eta Dantzaren Sindikatu Profesionalak Kritikaren Sari Nagusia eman zion.
Euskal Herriarekin lotura
aldatuBere formazio klasikoa izan bada ere, gaztetandik jazzarekin batera euskal folklorearekiko harreman eta zaletasuna ere izan zituen.
1990ean Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak filmari musika ipini zion.
Gure artera azken urteetan egindako bisiten artean:
- 2000ko apirilaren 29an Carte blanche à Michel Portal proposamena aurkeztu zuen Biarrizko Herriko Etxeko Kasinoan.
- 2002ko uztailaren 3an Getxoko jazzaldian[6] egon zen MMM Triorekin (Miroslav Vitous eta Mino Cinelu kide zituela).
- 2006ko Musikaren Festarako (ekainaren 21ean) Baionako Guichot lizeoan jo zuen, Kepa Junkera gonbidatua zuela.
- Jaioterriko Antzokian 2009ko urtarrilaren 18an Jacky Terrassonekin aritu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Portal aipatua Entzun! aldizkariko "Jazza Euskal Herrian basamortuan igeri" artikuluan.
- ↑ « Berarentzat jazza beste batzuen arteko estilo bat baino ez da: bere helburua musika berrasmatzea da. ». CARLES, Phillipe; CLERGEAT, André & COMOLLI, Jean-Louis: Dictionaire du jazz . Robert Laffont, Paris, 1988. ISBN 2-221-04516-5.
- ↑ Oscar edo Goya sarien Frantziako baliokidea.
- ↑ Frantziako urteroko telebista sariak.
- ↑ Victoire sari sortari "Frantziako Grammy" deitzen zaie.
- ↑ Aipamena Getxoberrin.
Kanpo loturak
aldatu- (Ingelesez) Portali elkarrizketa allaboutjazz.com-en.
- (Ingelesez) Portal Dreyfus diskoetxearen webgunean.
- (Frantsesez) Portalen biografia Caroline Martin Musique-n.
- (Frantsesez) Portal Internet Movie Databasen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Portal |