Karlheinz Stockhausen

musikagile alemaniarra

Karlheinz Stockhausen (kaʁlˈhaɪnts ˈʃtɔkhaʊzn̩ ahoskatua; Mödrath, Kerpen, 1928ko abuztuaren 22a - Kürten, 2007ko abenduaren 5a) alemaniar musikagilea izan zen. F. Martin, O. Messiaen eta D. Milhaudekin egin zituen musika-ikasketak. Parisko Musique Concrète Estudioan lan egin zuen P. Schaefferrekin. Koloniara itzuli zenean, alemaniar irratiko musika elektronikoaren estudioko laguntzaile izan zen, eta, geroago, zuzendari. A. Schoenberg, A. Webern eta B. Bartóken lana aztertu zuen, eta Darmstadteko uda-ikastaroetan irakasle aritu zen. Gerra osteko musika-abangoardiaren aitzindari izan zen. Serieko musika idatzi zuen, eta maisu izan zen musika elektronikoan. Lan-mota ugari egin zituen. Orkestrarako: Formel (1951), Punkte (1952), Gruppen (1955-1957), Trans (1971), Licht (1977-1978). Ganbera musika: Kreuzspiel (1951); Zeitmasse (1955-1956); Tierkreis (1975). Musika elektronikoa: Kontakte (1959-1960); Hymen (1966-1967); Sirius (1975). Ahotserako, pianorako eta perkusiorako musika ere egin zuen. Sari ugari eman zizkioten, Alemanian bertan zein beste herrialde askotan.

Karlheinz Stockhausen

(2004)
Bizitza
JaiotzaMödrath castle (en) Itzuli, Mödrath eta Kerpen1928ko abuztuaren 22a
Herrialdea Alemania
 Hirugarren Reicha
HeriotzaKürten2007ko abenduaren 5a (79 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Kürten (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaSimon Stockhausen
AmaGertrud Stockhausen
Ezkontidea(k)Doris Stockhausen (en) Itzuli  (1951ko abenduaren 29a -  1965)
Mary Bauermeister (en) Itzuli  (1967ko apirilaren 3a -  1972)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) Itzuli
(1947 - 1951)
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea eta musikaria
Enplegatzailea(k)Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakTheodor Wiesengrund Adorno, The Urantia Book (en) Itzuli, The Glass Bead Game (en) Itzuli eta Olivier Messiaen
KidetzaRoyal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaXX. mendeko musika klasikoa
Genero artistikoaopera
musika elektronikoa
experimental music (en) Itzuli
serialismoa
musika aleatorioa
XX. mendeko musika klasikoa
ganbera-musika
musique concrète (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
biolina
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli

karlheinzstockhausen.org
IMDB: nm0830838 Allocine: 166800 Allmovie: p477773
Spotify: 5PkKmEWhfJ9jHVHXbZl0Ks iTunes: 51221406 Last fm: Karlheinz+Stockhausen Musicbrainz: fd09d776-ddfd-4558-afe7-814420d704ed Songkick: 81587 Discogs: 32190 Allmusic: mn0000854925 Find a Grave: 23280550 Deezer: 487942 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlheinz Stockhausen