Gotaine-Irabarne
Gotaine-Irabarne ([gotaiɲe iʁ̞aβaʁ̞ne]) Zuberoako erdialdean dagoen udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena.
Gotaine-Irabarne | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Gotein-Libarrenx |
Auzapeza | Bernard Lougarot (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64247 |
Herritarra | gotaintar-irabarnetar |
Geografia | |
Azalera | 11.75 |
Garaiera | 140 – 585 |
Demografia | |
Biztanleria | 475 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 39,15 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 17,39 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 42,25 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 73,43 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 5,91 (2011) |
Langabezia[1] | % 4,47 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 55,95 (2010) |
Erabilera | % 23,57 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1841eko maiatzak 12. urtea |
Geografia Aldatu
Ingurune naturala Aldatu
Auzet eta Uhaitzandi ibaiak igarotzen dira udalerriko lurretatik. Bai eta azken horren ibaiadar diren Uhalteberri eta Ordobi errekak ere.
Udalerri mugakideak Aldatu
- Maule-Lextarre iparraldean
- Garindaine, ipar mendebaldean
- Urdiñarbe mendebaldean
- Arrokiaga ekialdean
- Idauze-Mendi eta Mendikota hegoaldean
Historia Aldatu
Zuberoako herriaren biltzar nagusia, silviet izenekoa[2] urtean behin gutxienez batzen zen Irabarneko basoan. Bilkura honek, Uztaritzeko biltzarren antzeko rola zuena, 1730. urtean galdu zuen bere rol ordezkagarria.[3]
Irabarne herrixka 1841eko maiatzaren 12an batu zen Gotaineko komunarekin.
Ekonomia Aldatu
Laborantza da udalerriko ekononomiaren oinarria. Harrobi bat ere badago udalerriko mugen barnean.
Demografia Aldatu
Bi herriek bat egin zutenean, udalerri berriak 500 biztanle inguru zituen. Kopuru horretan mantendu zen populazioa bi mendez, baita XXI. mendearen hasieran ere.
Gotaine-Irabarneko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Ondasun nabarmenak Aldatu
- Gotaineko elizak estilo zuberotarreko kanpandorre trinitarioa du.
Gotaintar eta irabarnetar ospetsuak Aldatu
- Mixel Etxekopar (1963), txirula-jotzaile eta musikaria.
- Jon Etxekopar (1989), Xiberoots taldearen abeslari eta tronboi-jotzailea
Argazki galeria Aldatu
-
Gotaine-Irabarneko Herriko Etxea.
-
Gotaineko pilotalekua.
-
Irabarneko eliza.
-
Uhaitzandi ibaia Irabarnetik igarotzen.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Arnaut Oihenarteri buruzko artikulua
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, 157. orr - Arthaud, 1975ko abenduak 20
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |