Justin de Menditte
Justin de Menditte (Mendikota, 1867ko ekainaren 12a - Atharratze, 1922ko uztailaren 26a) zuberotar idazle eta apaiza izan zen.
Justin de Menditte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mendikota, 1867ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Atharratze, 1922ko uztailaren 26a (55 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Eskualzaleen Biltzarreko kidea eta Euskaltzain urgazlea izan zen. Zubereraz idatziriko kristau dotrina bat egin zuen Atharratzeko apaiza zen Uhartekin batera. Harena da, halaber, Uskaldunak Ibañetan pastorala (Clement d'Andurainekin batera idatzia, 1906).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.