Mateo Muxika

Mateo Mujika» orritik birbideratua)

Mateo Muxika Urrestarazu (Idiazabal, Gipuzkoa, 1870eko irailaren 21aZarautz, Gipuzkoa, 1968ko urriaren 27a) euskal herritar apaiz eta gotzaina izan zen. Gasteiz eta Bilboko gotzain izan zen.

Mateo Muxika

apezpiku tituludun

1937ko urriaren 12a -
Elizbarrutia: Cinna (en) Itzuli
Gasteizko Gotzaina

1928ko martxoaren 10a - 1937ko urriaren 12a
Zacarías Martínez - Carmelo Ballester
Elizbarrutia: Gasteizko elizbarrutia
Iruñeko gotzaina

1923ko urriaren 26a -
José López Mendoza - Tomás Muniz
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Osmako apezpiku

1918ko otsailaren 22a -
Manuel Lago González (en) Itzuli - Miguel de los Santos Díaz
Elizbarrutia: Diocese of Osma (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1870eko irailaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz1968ko urriaren 27a (98 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria katedrala
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Hil baino zenbait urte lehenago, Beasaingo Udalak herriko seme kuttun izendatu zuen.

Bizitza

aldatu

Gaztaroa

aldatu

Idiazabalgo Igarondo baserrian jaio zen, San Mateo egunez. Aita, Jose Domingo Muxika, Idazkaria eta Peritu Agronomoa zen; Beasaingo Udal-Idazkari izendatu zutenez, hona aldatu zuen familiaren bizilekua Mateok oraindik urtebete besterik ez zuenean. Andre Mari kaleko Don Juanenea etxean bizi izan ziren, gaur egun kale bereko hamahiru zenbakidun etxea dagoen lekuan.

Beasainen egin zituen lehen ikasketak eta musikakoak. Ondoren, Oñatiko Unibertsitatean Latina eta urtebetez Filosofia ikasi zituen, eta gero Gasteizko apaizgaitegian sartu zen. Salamancako Unibertsitatean, berriz, Teologian doktoretza egin zuen. Apaiztu ondoren, Usurbilgo parrokian aritu zen bolada batean. Gasteizko apaiztegiko irakaslea ere izan zen, Latin, Erretorika eta Filosofiako katedretan.

1903an kalonje irakasle izendatu zuten, lehiaketa bidez, Gasteizko katedralean. 1905ean hasi zen euskal letretan, On Kixote Mantxakoaren XIII. kapitulua euskaratu eta Gasteizen argitaratuta. 1911ko irailaren 24an, sermoi eder bat egin zuen euskaraz Segurako parrokian, herri horretako Euskal Jaietan. Pio X.a aita santuak, Erroma eta Lur Santuetarako erromesaldien Espainiako arduradun izendatu zuen.

Gotzaingoa

aldatu

1918. urteraino garrantzi handiko hainbat kargu izan zituen, 1918ko maiatzaren 20an monsinore Ragonesi nuntzioak gotzain ordenatu zuen arte, bai eta Burgo de Osmako apezpiku izendatu ere. Besteak beste, Madril, Bartzelona, Zaragoza, Valladolid, Ávila, Burgos, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta El Escorialen sermoiak egin, eta Kolonia eta Maltako Batzar Eukaristikoetan hitz egin zuen.

1924ean Iruñeko gotzain izendatu zuten.1925ean Muxikak, Iruñeko gotzainak, bere eliz barrutikoei egiten dien artzain-eskutitza, gotzain agiria, argitaratu zuen Iruñean. 1928an Gasteizko gotzain izendatu eta ekainaren 24an eman zion hasiera zeregin horri. Han seminario berria inauguratu zuen 1930eko irailaren 30ean.

Lehen erbestealdia eta itzulera

aldatu

Espainiako Bigarren Errepublikaren ezarpena zela eta, Muxikak ez zuen ezkutatzen Alfontso XIII.a erregeari zion atxikimendua. Berak aitortu zuenez, askotan errepikatzen zuen orduko elkarrizketetan "Espainiarentzat, errepublika onena beti izango d[el]a monarkia txarrena baino txarragoa", eta jarraibide batzuk argitaratu zituen katolikoek bozkatu beharreko aukera politikoez; argitalpen horretan, gaizkiaren konplize eta ongiari atxikia izatearen arteko hautua egin beharra aipatu zuen.[1] Katolikoek bozkatu ezin zuten aukeren artean ondorengoak aipatu zituen: koalizio errepublikar-sozialistak, koalizio errepublikar-sozialista erradikalak eta, noski, (...) alderdi komunista", baita galtzeko aukera zuten aukera eskuindar politiko txikiak (beraz, EAJren kaltetan Nafarroan). Jarraibide 'moral' horiek hauteskundeetako azken igandeko sermoi batzuetan errepikatu ziren.[2] Bere adierazpenengatik, Espainiatik egotzi egin zuten 1931ko maiatzaren 17an; erbestean Frantziako Poitierseko La Puyen bizi izan zen.

1933ko apirilaren 12an itzultzeko baimena eman zioten. 1936ko gerra piztean, Non licet gotzain-agiria sinatu zuen 1936ko abuztuaren 6an, Iruñeko gotzain Olaetxearekin batera. Agirian, katolikoei adierazi zieten erasotako Errepublikari laguntzea ez zela zilegi.

« Ama Eliza Sainduaren prelatu garenon bihotzak asaldatzen eta tristatzen dituena da gure seme-alabak ikustea bat egiten dutela Elizaren etsai deklaratuak direnekin, beren ahaleginak hauekin elkartzen dituztela, beren ekintza haienarekin bateratzen dutela eta, beren senideak izan arren arma klase guztiekin erasotzen dituztela. Ez da zilegi inolaz ere indar katolikoak banatzea etsai amankomunaren aurrean. Eta guk bidegabeko deklaratzen genuen hura munstrokeriara hurbiltzen da etsai munstro moderno hori denean, marxismoa edo komunismoa, zazpi buruetako hidra, heresia ororen sintesia, kristautasunari diametralki oposatzen zaiona bere doktrina erlijiozko, sozial eta ekonomikoan. »
Mateo Muxika, Iruñeko apezpikuarekin batera publikatu zuen irakaspen pastorala, 1936ko abuztuaren 6a

Matxino faxistekiko hasierako eraspen hura, ordea, desagertu egin zen matxinoek eginiko gehiegikeriak egiaztatu zituenean, eta haien aurka bi gotzain-agiri idatzi ere egin zituen.

Bigarren erbestealdia eta itzulera

aldatu

Hego Euskal Herriko Estatutuari zein abertzaletasunari zeharkako laguntza eman zien, eta Estatutuaren aldeko botoa gaitzesgarria ez zela adierazi zuen, Estatutuaren aldeko botoa ematea bekatua zela aldarrikatzen zuten eskuindar batzuen aurrean. 1936ko urriaren 14an, Burgosko Defentsa Batzordeko Cabanellas jeneralaren egozpen agindu batek eragotzi egin zion Erromatik itzultzea, hara batzar batera joana baitzen.

Mateo Muxikaren izena, ezta Vidal i Barraquer eta Javier Irastorzarena ere, ez zen agertu 1937ko uztailean Espainiako apezpikuek Francori emandako babesa azalduz munduko apezpikuei zuzendutako talde-gutunaren oinaldean. Berak azaldu zuenez, ez zioten barkatu Hego Euskal Herriko Estatutuaren alde agertzea,[3] eta haren elizbarrutia utzarazi zioten Cinnakoaren truke, baita gero Ipar Euskal Herrira ihes egin eta Kanbon finkatu ere. David Jaime nafar iheslari errepublikazalearekin harremana izan zuen. 1945ean, bere Imperativos de mi conciencia ospetsua argitaratu zuen eta, hor, apaiz abertzaleen defentsa sutsua egin zuen, «bidegabeki jazarri, laidoztatu, zigortu, ebatsi eta iraindutako» apaizak izan zirelako.

Behar ziren eginbide eta zereginak bete ondoren, 1947ko maiatzaren 22an itzuli eta Zarautzen kokatu zen Mateo polizia baten zaintzapean. Han bizi izan zen, irudi agurgarri bat bailitzan, 1968ko urriaren 27an, 98 urte zituela, itsu hil zen arte. Beasaingo Udala, Loinatz Abesbatzako kideak eta beste beasaindar batzuk bertan zirela hiletak egin ondoren, haren gorpua Gasteiza eraman eta han Andre Mariaren Katedralean ehortzi zuten.

Beasainekiko harremana

aldatu

Mateok beti maitatu izan zituen Beasaingo herria eta San Martin Loinazkoa. Ahal izan zuen guztietan, hutsik egin gabe agertu zen Beasaingo ekitaldi aipagarrienetara —1924an udaletxe eta eskola berriak bedeinkatzeko ekitaldira, esate baterako—, bai eta era guztietako erlijiozko egintza garrantzitsuenetara ere. 1962an, San Martin Loinazkoa santu egin zuteneko I. mendeurrena zela eta, Loinaztarraren jubileo-urtearen hasierako eta Eskualdeko Batzar Eukaristikoaren buru izan zen.

Manilan zuzen-zuzeneko azterketak egin zituen, eta San Martinek Loinaz deitura eta beasaindar jatorria zituela adierazten zuten frogak eskaini. Gasteizko eliz-barrutiko gotzain zenez, Eliza Katolikoaren erabakiak betearazi egin behar izan zizkien Bergarako herriari eta hango apaizei, eta hori zela medio atsekabe handi samarra izan zuen herri hartara egin zuen hurrengo gotzain ikustaldian.

Erbestetik itzuli eta hurrengo urtean hasita, 21 urte geroago hil zen arte, urtero parte hartu zuen Beasain Jaietan aldizkarian, gaixo egon zen urte pare batean izan ezik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Tafalla: Txalaparta, 210-211 or. ISBN 978-84-15313-31-1..
  2. Dronda, Javier (2013), 210-211. or.
  3. Dronda, Javier (2013), 388. or.

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
José López Mendoza y García
Iruñeko apezpikua
19231928
Ondorengoa
Tomás Muñiz Pablos


Aurrekoa
Zacarías Martínez
Gasteizko apezpikua
19281937
Ondorengoa
Francisco Javier Lauzurika Torralba