Mariano Ferrer
Mariano Ferrer Ruiz (Donostia, Gipuzkoa, 1939ko irailaren 11 – 2019ko uztailaren 14a[1]) euskal kazetaria izan zen. 1971tik 2004ra bitartean Radio Popular de San Sebastián egun Herri Irratian goizeko informazio-saioa egin zuen. Egin egunkariko zuzendaria ere izan zen 1970eko hamarkadan. Beste hainbat hedabidetan ere egin zituen kolaborazioak.[2]
Mariano Ferrer | |||
---|---|---|---|
2019an (Arg.: Argia, Dani Blanco) Irudi gehiago | |||
1977 - 1978 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1939ko irailaren 11 | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | 2019ko uztailaren 14a (79 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Loiolako Unibertsitatean, Chicago Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala Syracuseko unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Herri Irratia Noticias Taldea Donostiako Zinemaldia El Mundo Egin Euskal Irrati Telebista Deustuko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Biografia eta kazetari-jarduerak
aldatuIkasketak
aldatuIkasteko gaitasun eta zaletasun itzelak izanik unibertsitateko gizarte-zientzien arloko lau karrera eta master bat egin zituen bizitzan zehar, azkena 45 urterekin bukatu zuela.
Apaizgaitegian ikasita, Jesusen Konpainian sartu zen, geroago 1978an utzi zuen arte.[3] Filosofia eta Letrak Madrilgo Unibertsitatean eta Kazetaritza ikasketak, hasieran Iruñean eta gero Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofizialean, 1965ean biak batera bukatu zituen 25 urterekin. Teologia ikasketak egiteko AEBetako Chicagon dagoen Loiolako Unibertsitatera joan zen gero, 1969an bukatu zituen. Ondoren, New Yorkeko Siracusa Unibertsitatera joan zen, Masterra Informazio Zientzietan egitera. Espainiako diktadura zaharkitua eta nahitaezko erlijioaren aldean, AEBetan iritzi politikoak adierazteko zegoen askatasunak sakon hunkitu zuen Mariano Ferrer. 1985an, bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidea bukatu zuen 45 urterekin.[4]
Herri Irratiko zuzendariorde eta kazetaria (1971-1977)
aldatuDonostiara itzuli zen eta, Jesusen Lagundiari lotuta dagoen Radio Popular de San Sebastián irratian, 1971tik 1977ra zuzendariorde bezala lan egin zuen. Irrati honekiko harremanak 2004 arte iraun zuen, erretreta hartu zuen arte hain zuzen ere. 1970eko hamarkadan, frankismoaren instituzioek hedabideen gainean zeukaten kontrolak berriak zabaltzea galarazten zuen. Berriak eman ahal izaten zituen irrati-etxe bakarra RNE, Espainiako Estatuaren irratia alegia, zen. Horren aurrean, Mariano Ferrerrek egunkariek ekarritako berriak irakurtzen eta iruzkintzen zituen, eskuarki oso kritikoki. Askotan, irakurketa horiek ere debekatu zizkioten arren, Euskal Herrian adierazpen-askatasuneko erreferente bihurtu zen Ferrer.[5]
Egin egunkariko sortzailetako bat eta lehen zuzendari (1977-1978)
aldatuEgin sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen Mariano Ferrer. Herri sustapenei esker jaioa, Eginen lehendabiziko alea 1977ko irailean kaleratu zen. Ikuspuntu ezkertiarra eta abertzalea izan nahi zuen, garaiko komunikabideek izaten ez zuena. Nolanahi ere, gutxira, 1978an, Ferrerrek egunkaria utzi zuen, Eginen iritzi editoriala eta Herri Batasunaren ikuspuntua gero eta gehiagotan bat etortzen zirelakoan. Izan ere, enpresako akziodunak aldatzen joan ziren.[6][7][8]
El kiosko de la Rosi goizeko informatiboa hemeroteka kritikoarekin (1978-2004)
aldatu"El kiosko de la Rosi" (Rosi baitzen auzoko egunkari saltokia) izeneko irratsaioak egunero astelehenetik ostiralera 30 urte iraun zuen, Ferrerrek erretreta hartu arte, Gipuzkoan batik bat audientzia maila onak lortuta.[9][10][11] Programa hori baino lehen diseinu beretsua zuen "Radio Reloj" izeneko programa ere egin zuen lau urtez.
Ahots kritikoa izan zen poterearekin eta horren kontra borroka armatuaz aritzen zirenekin ere. ETAren jarduna maiz kritikatu zuen, baina ez zen lerratzen gobernuetatik, alderdi nagusietatik eta hedabide handietatik zetozen mezu eta analisiekin.[7]
Manifestazioen garrantzia neurtzeko hedabideetan erabiltzen ziren partaide-kopuruak oso subjektiboak eta sinestezinak izaten zirenez, estimazioak egiteko metodo sinple baina konparazioak egiteko oso praktiko bihurtu zuena. Hiru parametro nagusi erabiltzen zituen: manifestazioaren luzera metrotan, pertsona kopurua metro karratuko, eta manifestazioaren iraupena.[12]
Internet bidezko hainbat ikastaro eta titulaziotan eskolak grabazioen bitartez banatzen direla-eta, Martxelo Otamendik iradoki zuen irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria izan zela Mariano; 30 urtetako El Kiosko de la Rosi irratsaioa kazetarientzako irrati bidezko unibertsitatea izan zela.[12]
-
1994an (Arg.: Argia, Alberto Elosegi)
-
Mahai-inguru bat gidatzen 7 alderdi politikoekin 1999an (Arg.: Argia, Pablo S. Quiza)
-
1994an (Arg.: Argia)
Kolaborazioak hainbat hedabidetan
aldatuFerrerrek beste hedabide batzuetan ere parte hartu izan zuen iritzi artikuluen bidez. El Mundo egunkarian 1990eko hamarkadaren amaieran baita 2000koaren hasieran aritu zen. Julio Medemen Euskal Pilota. Larrua harriaren kontrako filmean ere elkarrizketatzen dute Mariano Ferrer. Erretreta hartu ondoren, 2004ko uztailaren 9an,[13] Euskal Herriko hainbat irrati-, prentsa- eta telebista-komunikabidetan politika-iruzkingile gisa lan egin zuen.Besteak beste, kolaborazio hauetan aritu izan zen:[2]
- “Sin Permiso” ETBko eztabaida-saioaren zuzendaria eta aurkezlea, 1989-1990
- “El Mundo del País Vasco” egunkariko Argitalpen Kontseiluko kidea, 1994-2000
- “El Mundo del País Vasco” egunkariko zutabegilea, 1991-2008
- Aldizkako kolaborazioak EiTBn eta Radio Euskadin 2005eko irailetik.
- “Noticias Taldeko” egunkarietako zutabegilea 2009ko urtarriletik 2010eko apirilera.
Ferrerek prentsan idatzi zituen hainbat artikulu esanguratsu bildu zituen Imanol Muruak Lo que dije y digo. Artículos de prensa 1991-2010. liburuan.[14] Irratiko programak grabatu gabe geratu ziren.[15]
Beste jarduera batzuk
aldatuDonostiako zinemaldiko prentsa arduraduna
aldatuZinemazale amorratua izanik, Donostiako Zinemaldiko prentsa-arduradun nagusia izan zen 1982tik 1987ra.
Unibertsitateko irakasle
aldatuDeustuko Unibertsitatean irakaslea izan zen “El lenguaje en la Comunicación” ikasgaian (euskaraz, Komunikazioaren lengoaia), 1996tik 2004ra.
Bakearen aldeko lana
aldatuZenbait eztabaida-forotan ere, Elkarrikoan esaterako, parte hartu zuen. Elkarri erakunde bakezaleko Bake Konferentziako moderatzailea izan zen 1994koan eta 2001-2002koan.[16] Formalki ez zen kidea, baina laguntzaile aritu zen.[4]
18/98+ plataformako bozeramailea (2003-2007)
aldatuHorren harira, 18/98+ plataforman, 2003tik 2007ra Ferrerren parte hartzea nabarmentzekoa izan zen. Espainiako Auzitegi Nazionalak gidatutako 18/98+ auzi horretan, Euskal Herriko zenbait erakunde politiko eta sozial abertzaleren ekintzak ETArekin lotu nahi izan zen. Plataformak uste zuen tesi hori sinesgaitza eta onartezina zela, eta auziperatutako ekintza sozial eta politiko horiek zilegizkoak zirela.[17][18]
« | Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin agerian geratu da, beste behin, 18/98 auzian ideiak epaitu eta zigortu dituztela, ETArekin batere zerikusirik ez duten erakunde abertzale, politiko eta sozialetako kideak epaitu eta zigortu dituztela. Agiri hau argitara ematearekin, geure ekarpena egin nahi dugu gogoeta egiteko, egungo egoeran, inoiz baino beharrezkoa den gogoeta egiteko. | » |
—Mariano Ferrer kazetariak Bilbon, 2007ko abenduaren 20an, 18/98+ Plataformaren izenean[19][20] |
Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurka
aldatuEuskaldunon Egunkariaren itxieraren aurkako hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Bere ustez Egunkaria-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen.[21][22][23][24]
Justizia-eskaera Altsasuko auziko gazteentzat
aldatu2018ko apirilak 14an, Altsasuko auzian epaituko zituzten gazteentzat «justizia» eskatzeko, Nafarroako Gobernuaz gain, bestelako babesak ere jaso ziren. Sinatzaileen artean zeuden, besteak beste, Pedro Miguel Etxenike, Montxo Armendariz, Helena Taberna, Carlos Garaikoetxea, Daniel Innerarity, Juan Martinez de Irujo eta Mariano Ferrer.[25] erretiroan euskaldun
Euskararen aldekoa, erretiro-garaian euskaldundua
aldatuSarritan eman zien babesa euskarari eta euskararen aldeko kanpainei. Berak baina ezin izan zuen euskara menperatu erdararekin egiten zuen bezala eta apenas erabili zuen euskara bere irrati-programetan. Erretiratu ondoren lortu zuen euskarazko oinarrizko erabilera. Baina, Marianoren jarrera guztiz lagungarria izan zen euskararen aldeko ekinbideetan, adibidez hauetan:
- 1977. urteko Mariano Ferrerrek Herri Irratitik "24 ordu euskaraz" saioa antolatu zuen. Euskara prestigioa hartzen hasia zen, euskararen aldeko giro bat zegoen. Are gehiago, Marianok bere saioa euskaraz egingo zuen erronka bota zuen.[26]
- 2002ko Bai euskarari Laguntailea kanpainaren aldeko babesleetako bat izan zen.[27]
- 2018ko Euskaraldian bi minutuko bideo bat grabatu zuen belarriprest izateko gonbitea egiteko "Cada Belarriprest activo abre cada día una puerta al euskera. Pozgarri eta pizgarri." [28][29]
Lanak
aldatuMariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman zuen familiak dokumentazioa katalogatzeko eta digitalizatzeko. Haren bizitza profesional luzean landutako hainbat dokumentu (informazioa, analisia, azterketa eta teorizazioa) bildu zituen Carmen Rizo alargunak.[30][31]
Bibliografia
aldatu- Mariano Ferrer: Lo que dije y digo. Artículos de prensa 1991-2010. Imanol Muruak koordinatuta. Donostia: Ttarttalo, 2011. ISBN: 978-84-9843-331-9.
- Derechos, libertades y razón de estado (1996-2005). Jon Mirena Landa eta Manuel Cancio Meliarekin batera. Iruñea: Pamiela, 2005. ISBN 9788476814536.
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2017: Euskal Kazetaritza saria. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda.
- 2022: EHUko bi eguneko ikastaro batean, Ferrerren bizitza eta obra aztertu zuten hainbat adituk (Bernardo Atxaga, Elixabete Garmendia Lasa, Pedro Ibarra Guell, Leire Iturregi Mardaras, Pilar Kaltzada González, Imanol Murua Uria, Carlos Ordóñez Ferrer, Martxelo Otamendi Egiguren, Jesús María Ramirez de la Piscina Martinez, María Pilar Rodríguez Pérez, eta Ramón Zallo Elgezabal).[32][33]
- 2022: Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundazioan bildu zen[30][31]
« | Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer. Gipuzkoaren kontzientzia mediatikoa. Une honetan, 8.20 ostirala, Juan Jose Ibarretxe ari da elkarrizketatzen Herri Irratian, El kiosko de la Rosi-ren azken elkarrizketan... [,,,] Aste honetako Argian, elkarrizketa nagusia ere Mariano Ferrerrekin da. Leienda bat, euskal hedabideetan, irratigintzan, eta seguru aski politikan ere bai. | » |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Mariano Ferrer kazetaria hil da» Berria 2019-7-14.
- ↑ a b «IV. FOROKOOP BILTZARRA. Programa del congreso» www.forokoop.coop (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere Mariano Ferrer, referente para conocer la política vasca. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ a b Goikoetxea, Garikoitz. «Askatasuna uhinetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece el periodista Mariano Ferrer» El Diario Vasco 2019-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ «Mariano Ferrer, 'Egin' egunkariaren sorreraz eta hasierako zailtasunez» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Fallece el periodista Mariano Ferrer tras una comprometida trayectoria profesional» naiz: 2019-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aizpeolea, Luis R.. (2019-07-16). «Mariano Ferrer, el director de ‘Egin’ cesado por un editorial contra ETA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ «Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ a b «Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ Iturria, Mikel. «Mariano Ferrer-en agurra» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ a b Otamendi Egiguren, Martxelo. (2019-07-16). «Irrati bidezko unibertsitate irakasle eredugarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ http://sustatu.eus/1089353987
- ↑ Ferrer, Mariano,. Mariano Ferrer : Lo que dije y digo : artículos de prensa, 1991-2010. ISBN 9788498433319. PMC 834615043. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ Iturria, Mikel. «Hil da Mariano Ferrer» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ Unzueta, Humberto. (2002ko urriaren 27 a). «Elkarri-k alderdien konpromisoa lortu nahi du bake prozesu baten inguruan1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka) (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ https://web.archive.org/web/20150204223157/http://www.forokoop.coop/er_008_10/ponentes.html
- ↑ «18/98: entrevista a Mariano Ferrer» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ 18/98 auzia baloratzeko prentsaurrekoaren bideoa. 2007ko abenduaren 20an Mariano Ferrer kazetaria Bilbon, 18/98+ Plataformaren izenean
- ↑ Dokumentuak 12 - 18/98 prozesuaren eta epaiaren analisia Manu Robles Ajangiz Institutua.
- ↑ Egunkaria aurrera » Mariano Ferrer: “‘Egunkaria’-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen”. (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
- ↑ «'Egunkaria auzia' | Argazkiak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
- ↑ «Acto de solidaridad con Egunkaria - Nodo50. Contrainformación en la Red» info.nodo50.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
- ↑ «Mariano Ferrer: “Zer arraiogatik erabaki du Auzitegi Nazionalak ahozko epaiketara iristea?» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
- ↑ «Altsasuko gazteen aldeko manifestazioari babesa azaldu dio hainbat pertsona ezagunek» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2004-07-11). «Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ Arratibel, Ainara. (2002-10-03). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ «Mariano Ferrer Belarriprest Donostian - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
- ↑ «Mariano Ferrerren heriotzean • ZUZEU» ZUZEU 2019-07-15 (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Zehaztasunaren xerka, kuraiaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Mariano Ferrer, goizeroko independentzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
- ↑ «El periodismo político como compromiso social y ético. Mariano Ferrer» UIK (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Egun inor ez da erredakzio kontseiluaz mintzo, administrazio kontseiluaz baizik. Sustrai Colinak
- (Gaztelaniaz): 2011an, Elkarren blogan argitaratutako elkarrizketa. blogean argitaratutako elkarrizketa.
- "Cada Belarriprest activo abre cada día una puerta al euskera. Pozgarri eta pizgarri." Mariano Ferrer Belarriprest Donostian. 2018-06-07
- Mariano Ferrer, Lanbidea eta konpromisoa, begiz begi Argia aldizkariko argazki bilduma.
- (Gaztelaniaz) Mariano Ferrer: "Para escapar de la censura, la fuga es la creatividad" UPV/EHUko udako ikastaroak 2016.
- (Gaztelaniaz) Pablo Muñoz. Mariano Ferrer / Periodistas. "De un periodismo de hechos se ha pasado a un periodismo de declaraciones, y la profesión ha perdido su vocación de servicio a la sociedad" Juan AGUIRRE SORONDO, Euskonews, 2017.
- Mariano Ferrer. Iñaki Anasagastiren bloga. 2006
- Mariano Ferrer miente. Iñaki Anasagastiren bloga. 2010.
- El tratamiento de cuatro importantes decesos por ETB. Iñaki Anasagastiren bloga. 2019.