Imanol Murua Uria

euskal idazlea

Imanol Murua Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1966ko martxoaren 28a - ) euskal idazle, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea da.

Imanol Murua Uria

Bizitza
JaiotzaZarautz1966ko martxoaren 28a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaImanol Murua Arregi
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon Doktoretza
Tesi zuzendariaJoseba Zulaika
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskaldunon Egunkaria
Jakin
Argia
Euskal Herriko Unibertsitatea
Berria
Egunero
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: imanol-murua-uria Literaturaren Zubitegia: 190

Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientziatan lizentziatu zen 1989an. Geroago doktore-titulua lortu zuen 2014an Euskal Ikasketetan, Renoko Unibertsitatetik (UNR), eta Gizarte Komunikazioan, EHUtik. Kazetaritzako irakaslea da EHUn 2015etik. Sei libururen egile eta lauren ko-egile da. Bere azken liburuan (Ekarri armak) ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika idatzi zuen 2015an.[1][2][3][4] Bere doktorego-tesian gai horixe landu zuen ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors"), Txema Ramírez de la Piscina eta Joseba Zulaikaren zuzendaritzapean.[5]

1980ko hamarkadaren amaieran, Argia aldizkariaren bueltan euskarazko egunkariaren proiektuaren gaineko gogoeta sortu zenean unibertsitatetik irten berria zen orduan Murua, baina Argia-n kolaboratzen zuen ordurako, belaunaldi bereko beste hainbat kazetarirekin batera: «Denbora gutxi generamala, ohartu ginen egunkariaren ideia oso serio hartua zutela, egunkaria martxan jartzeko garaia zela erabakia zutela... Tokatu zitzaigun momentu egokian leku egokian egotea, beste batzuek pentsatu zutena martxan jartzeko». Egunkaria sustatzeko taldean zeuden Martin Ugalde, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Nerea Azurendi, Pello Zubiria, Iñaki Uria, Josu Landa eta Joxemi Zumalabe bera.[6]

‘Egunkaria’ aurkezteko agerraldia, 1990ean: Joxemi Zumalabe, Martin Ugalde, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai.[6]
« Denbora gutxi generamala, ohartu ginen egunkariaren ideia oso serio hartua zutela, egunkaria martxan jartzeko garaia zela erabakia zutela... Tokatu zitzaigun momentu egokian leku egokian egotea, beste batzuek pentsatu zutena martxan jartzeko. »

Imanol Murua Uria[6]

ARGIAren azala Egunkaria sortu eta hurrengo astean. Martin Ugalde, Josemi Zumalabe eta Imanol Murua.

Argia astekarian (1987-90), Egunkaria egunerokoan (1990-1995 eta 1999-2003), Jakin kultur aldizkarian (1995-1998), Egunero egunkarian (2003) eta Berria egunkarian (2003- ) aritu da kazetari. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikerketa- lana HGH Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa Taldean aritzen da.[7]

1996an Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Erreportaje Sailean, Humberto Unzuetarekin batera, Irlandako bake prozesuari buruz Egunkaria-n argitaratutako lanengatik. 2006an, eta 2010ean ere, Rikardo Arregi Sari Nagusia jaso zuen, Berria egunkarian Politika Sailean idatzitako lanengatik eta "Loiolako Hegiak" liburua idazteagatik. 2008an prentsa idatziko Argia Saria jaso zuen, Berria egunkarian Politika arloan idatzitako lanengatik.

Guztira 200dik gora artikulu argitaratu ditu Berria egunkarian.[8] Berria egunkariko bere iganderoko asteko kronika hainbat urtetan erreferentzia nagusietako bat izan zen Euskal Herriko kazetaritza politikoan.[9]

12 artikulu luze ere idatzi ditu Jakin aldizkarian.[10] 2014tik Jakin aldizkariko Kontseilu Editorialeko kide da.[11]

Liburuak aldatu

Kronika aldatu

Biografia aldatu

Sariak aldatu

  • 1996: Rikardo Arregi Saria Erreportaje sailean. Humberto Unzuetarekin batera Irlandako bake prozesuari buruz Egunkarian argitaratutako lanengatik.
  • 2006: Rikardo Arregi Sari Nagusia. Bai Berrian bai Mahai Jokoan blogean Euskal Herriko politikari buruz idatzitako artikuluengatik.[15][8][9]
  • 2008: Prentsa idatziaren Argia Saria. Hau ere BERRIA Politika sailean idatzitako lanengatik.[8][16]
  • 2009: Tene Mujika saria. Loiolako hegiak liburu proiektua gauzatzeko.[17]
  • 2010: Rikardo Arregi Sari Nagusia. "Loiolako Hegiak", liburuan 2006ko bake-elkarrizketen sekuentzia osatzeagatik, ñabardura ugari azaleratuz, lanbropean zeuden gertakariak argituz.[18]
  •  
    Imanol Murua Uria zilarrezko Euskadi saria jasotzen (2010)
    2010: Zilarrezko Euskadi Saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak ematen du saria, eta Liburuaren Egunean Donostiko Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanak jasotzen du.[19]

Erreferentziak aldatu

  1. Murua Uria, Imanol. (2015). Ekarri armak : ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika. Elkar ISBN 9788490273937. PMC 948790279. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «'Ekarri armak', zergatien erantzunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  3. «CV Imanol Murua Uria» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  4. Berria.eus. (2015-12-02). «Berria TB saileko azken albisteak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  5. (Ingelesez) Murua Uria, Imanol. (2014). «The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors)» www.educacion.gob.es Teseo (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  6. a b c Agirre, Maider Galardi F.. «Ateak ireki eta hormak gainditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  7. «HGH Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa Taldea» hgh. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  8. a b c «205 emaitza “imanol murua uria” bilaketarentzako. Bilatzailea | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  9. a b Murua, Imanol. (2006-2013). «Mahai jokoan (bloga)» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  10. «Imanol MURUA URIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  11. «Jakinek zuzendaritza berria aurkeztu du, Lorea Agirre buru» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  12. Murua Uria, Imanol,. (2008). Jesus Atxa Agirre, 1920-2007. (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445727645. PMC 796250508. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  13. Kazetari aditua unibertso digitalean. Udako Euskal Unibertitatea 2009 ISBN 9788484382294. PMC 863181191. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  14. Mariano,, Ferrer,. Mariano Ferrer : Lo que dije y digo : artículos de prensa, 1991-2010. ISBN 9788498433319. PMC 834615043. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  15. «Rikardo Arregi saria Murua eta bere blogarentzat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  16. Irureta Azkune, Onintza. (2008-02-03). «Komunikazioaren sei sariak merezitakoentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  17. «Imanol Muruak irabazi du Tene Mujika beka» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  18. Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2010-07-11). «Lau izen, zeresana franko» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  19. (Ingelesez) Berria.eus. (2010-04-28). «'Loiolako hegiak', Zilarrezko Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

 
Imanol Murua Martin Ugalde foroan (2015)