Iñaki Anasagasti
Iñaki Mirena Anasagasti Olabeaga (1947ko azaroaren 16a, Cumaná, Venezuela) Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiko euskal-venezuelar politikaria da. Koldo Anasagastiren anaia da.
Biografia
aldatu1947ko azaroaren 16a Venezuelako Cumanán jaioa, Gerra Zibila amaitu ondoren, garen familia abertzalea bertara erbesteratu zen (ama Venezuelara 1945an iritsi zen). Zazpi urte zituela, gurasoek hiru semeak Euskal Herrian hezi behar zirela erabaki zutenez Donostiara itzuli eta aiton-amonen ardurapean geratu ziren. Iñakik 1955etik 1961era Donostiako Marianistetan ikasi eta 1965era arte, Bilboko Done Jakue Apostulua ikastetxean ikasi zuen.
Venezuela
aldatu1965an haren aita hil zen, eta Iñaki Venezuelara itzuli zen: bertan hamar urte eman zituen. Erbesteratutako euskal nazionalismoarekin harremanetan jarri zen: Jesuiten ardurapeko Caracas hiriburuko Euskal Etxean biltzen zen, eta bestalde Caracaseko Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen. Bertan Maria Esther Solabarrieta ezagutu zuen eta harekin 1976an ezkondu.
Garai horretan Caracasko Euskal Etxeko Euzko Gaztedi Indarra (EGI, EAJko gaztedia) erakundeko lehendakaria izendatu zuten. Radio Euzkadik egunero-egunero Venezuelatik eta uhin motzean emititzen zuen. Erresistentziak Caracasen argitaratzen zuen "Gudari" aldizkarian idatzi eta erresistentzia ekintzetan parte hartzen zuen.
Euskal Herrirako itzulera
aldatu1975ko abuztuan Donostiara itzuli eta EAJko Euzkadi aldizkaria zuzendu zuen. 1976ko apirilaren 1ean Manuel Fraga Espainiako Agintaritza ministroaren aginduz Joseba Goikoetxea (gerora ETAk eraila) eta Bingen Zupiriarekin batera atxilotu zuten. Hiru egunez espetxean egon zen.
EAJ alderdia klandestinitatetik ateratzean, 1977an Bizkai Buru Batzarreko burukide hautatu zuten, kargu honetan eta Karlos Garaikoetxearen Lehendakaritzaren pean 1980. urtea arte egon zen.
Eusko Legebiltzarra eta Espainiako Kongresua eta Senatua
aldatu1980 eta 1986 urteen artean Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen, 1986 eta 2004 artean Espainiako Kongresuko diputatua eta EAJko bozeramailea, eta 2004 eta 2008 urteen artean Espainiako Senatuko diputatua. Gainera, Espainiako Senatuko mahaiaren lehenengo Idazkaria da. 2008ko apirilaren 1etik aurrera Espainiar Legebiltzarreko Senatari Nazionalisten Taldeko bozeramailea da. Bizkaiko barrutia ordezkatzeko senatari hautatu zuten.
Esker onak
aldatuHainbat goraipamen eta sari jaso izan ditu, besteak beste, 1999, 2001 eta 2003an Espainiako Legebiltzarreko Kazetarien Elkarteak "Gobernuaren Zigorra" sariaz saritu zuen eta 1998ko "Gobernuaren Zigorra" sarirako finalista izendatu zuten, 1995an "kazetariekin harreman onena" eta 2004ean "senatari errebelazioa" sariak irabazi zituen.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Marcos Vizcaya |
EAJko bozeramailea Espainiako Kongresuan 1986ko ekainaren 22tik 2004ra |
Ondorengoa Josu Erkoreka |