Bai Euskarari Akordioa

Bai Euskarari Akordioa Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatutako ekimena da. Euskarak Euskal Herrian garapen osoa lor dezan eta XXI. mendean hizkuntza honen etorkizuna ziurtaturik egon dadin abiarazitako konpromiso-prozesu zabala da. Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian garapen ezberdina izan zuten Bai Euskarari Akordioak zein harekin lotutako Plan Estrategikoaren diseinuak: 1999ko abenduan amaitu zen, adibidez, Plan Estrategikoa Hegoaldean eta 2000ko maiatzean eman zitzaion hasiera, berriz, Iparraldean. Guztira, 888 gizarte-eragile atxiki zitzaizkion Akordioari, 687 Hegoaldean eta 201 Iparraldean. Euskararen normalizazioaren alde abiatutako prozesuan esku hartzeko hitza eman zuten guztiek.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu