"Radio Euskadi" Euskal Herriko irrati kate beteranoa da, "EITB" talde publikoan sartutakoa 1983tik. Gaur egun, herrialdeko entzunenetarikoa da.

Radio Euskadi
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
JabeaEITB
Historia
Sorrera1983
webgune ofiziala

gaztelaniaz emititzen du, euskarazko bere baliokidea "Euskadi Irratia" izanda.

Historia aldatu

1946ko abenduaren 21ean hasi ziren emititzen Mugerre herritik (Lapurdi), erbestetik, orduko Eusko Jaurlaritzak abiaturik "Radio Euzkadi, la Voz de la Resistencia Vasca" izenarekin. Bulego nagusiak Donibane Lohizunen zortzi urtez egon ziren, 1954an bortxaz eta Francoren presioengatik itxi zituzten arte.

Bederatzi urte igaro ondoren, 1965eko uztailaren 10ean ekin zioten emisioari berriro, orduan Caracasetik (Venezuela). Hegoamerikako herrialde hartan segitu izan zuten 1977 arte.

Entzuleak aldatu

"Radio Euskadi"ren entzuleen bilakaera
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009
Milaka entzule 149 187 230 255 259 252 233 220 231 182
Sources : "Estudio General de Medios", 2000-2009.

2009ko hauteskundeak eta entzulegoaren gainbehera aldatu

2006tik 2008ra 220.000 eta 233.000 entzule izan ostean, 2009ko aldaketa politikoak eragina izan zuen entzule kopuruan, eta urtebetean maiatzeko hauteskundeen ondorengo aldaketek eta Xabier Lapitz bezalako esatarien kaleratzeek entzulegoan jaitsiera nabarmena eragin zuten. 2009ko abenduan Radio Euskadik urte hasieran baino ehun mila entzule gutxiago zituen, zehazki 156.000 entzule.[1]

Esatariak eta irratsaioak aldatu

Frekuentziak aldatu

Euskalteleko telebistaren 164. dialean, interneten bidez eitb.eus-ean eta LTDez gainera, hona hemen bere irrati-frekuentziak:

  Araba

  Gipuzkoa

  Bizkaia

  Nafarroa Garaia

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu