Elosu (Legutio)
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Elosu (argipena)»
Elosu Arabako iparraldeko herri eta kontzejua da, Legutioko udalerrikoa. Herrigunearen mendebaldean dago kokatuta, eta iparraldean, bestela, Ollerieta auzoa. Azken honetan Euskal Buztingintza Museoa dago.
Elosu | |
---|---|
![]() | |
![]() Elosuren ikuspegia, lainopean. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Legutio |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′32″N 2°40′43″W / 42.975453°N 2.678647°W |
Demografia | |
Biztanleria | 116 (2022) |
Historia
aldatuVillarreal de Alava-ko ermandadean kokatuta, beste bost herrixkekin batera Villarrealera, Alfonso XI. errege gaztelarraren garaian, XIV. mendean. Urbina eta Gosain-ekin batera koadrila osatzen zuen, ermandadean zeuden hiru koadriletako bat alegia.
Espainiako Gerra Zibilean, Legutioko guduaren testuinguruan, Elosuko 17 herritar fusilatu zituzten. Itxuraz gertakari honek ez zuen gerra-ekintzekin zerikusirik izan, baizik eta mendeku pertsonalekin.
XX. mendearen hasieran eskola publiko mistoa zegoen, 28 neska-mutilekin. 1973an, azkenik, 40 euskal hiztun zenbatuta zeuden kontzejuan.
Demografia
aldatuElosuko biztanleria |
---|
![]() |
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- Ollerieta baserriko labea. Euskal Buztingintza Museoaren barruan dago.
- San Miguel eliza: Zaharberrituta dago, izan ere oso kaltetua izan zen Gerra Zibilean.
- Desagertutako baselizak: Santa Pía, San Prudencio, San Sebastián eta Mujanokoak.
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Informazioa Auñamendi entziklopedian.