Euskal Buztingintza Museoa

Euskal Buztingintza Museoa Euskal Herriko buztingintza erakusten duen museo bat da. Araba iparraldeko Elosu herriko Ollerieta auzoan dago, nekazari-giroko paraje natural batean, Urkiolako eta Gorbeiako natura parkeek inguraturik, Urrunagako urtegiaren ertzean.

Euskal Buztingintza Museoa
Museo de Alfarería Vasca.jpg
Museoaren sarrera
Koordenatuak 42° 59′ 25″ N, 2° 40′ 33″ W / 42.990403°N,2.675771°W / 42.990403; -2.675771Koordenatuak: 42° 59′ 25″ N, 2° 40′ 33″ W / 42.990403°N,2.675771°W / 42.990403; -2.675771
Herrialdea Araba
Hiria Elosu (Legutio)
Irekitze data 1993ko apirilaren 23a
Zuzendaria Blanka Gómez de Segura
Webgunea http://www.euskalzeramika.com


BildumaAldatu

Bilduma gai eta zeramika mota ezberdinen arabera banandua dago:

  • Suzko zeramika
  • Mahaiko zeramika
  • Erlijioan eta apaingarri gisa erabiltzeko zeramika
  • Ura garraiatzeko eta gordetzeko zeramika
  • Txerri hilketarako eta kontserbatzekoak
  • Eraikuntza eta osagarriak
  • Hainbat

EraikinaAldatu

Etxea bera, garai bateko eltzegintza-lantegia da, Blanka Gómez de Segurak urte askoan egindako lanarekin berritua, eta 1993an jendearentzat irekia. Arabako Foru Aldundiak lagundu zuen egitasmoa aurrera ateratzen, eta bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenari esker mantentzen da gaur egun.

1711n jasotako eltzegintza-lantegi hau, Ortiz de Zarate familiaren hainbat belaunaldik lan egindako buztingintzako tailer bat zen jatorrian. 1958ean, hau da, Urrunagako urtegia egiteko lanak bukatu eta eltzegileek baliatu ohi zuten lurra urpean geratzean, ordura arteko jarduerari agur esan beharrean gertatu ziren haiek, urpean geratu zitzaielako, alegia, beren lehengaia: buztina.

Eraikinari erantsita, garai bateko labetzarra dago, oinplano lauangeluarrekoa eta bederatzi metro garai. Mendeetan zehar milaka eta milaka pieza erre dira haren erraietan, harik eta 1958an lan egiteari utzi zion arte. Blanka Gómez de Seguraren lan eskergari esker berreskuratua, monumentu gisa jasoa dago Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean.

Kanpo estekakAldatu