Arzubiaga Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da, Arratzu udalerri zaharrekoa.

Arzubiaga
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′N 2°37′W / 42.88°N 2.62°W / 42.88; -2.62
Demografia

Geografia aldatu

Gasteizetik 7 kilometrotara dagoen herri honek 2001ean 22 biztanle besterik ez zituen. Arabako Lautadan dago eta herriko jarduera nagusia laborantza da. 549 metroko altuera duen muino batean dago, Zadorra ibaiaren ibaiadarra den Zubiate errekaren ondoan dagoena. A-1 autobiak herria zeharkatu arren ez du irteeratik.

Historia aldatu

XIX. mendean bertan Arratzuako ermandadearen biltzarrak egiten zituzten, beraz, ermandadearen de factozko hiriburua izan zen.

Garraioa aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6b Gasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrate Gasteiz
Legutio
Dura

Ondasun nabarmenak aldatu

Ondare nagusia Jasokundearen eliza erromanikoa da, egun sasi-galdurik dagoena. Ama Birjinaren omenez, urtero abuztuaren 15ean herriko jaiak ospatzen dituzte.

Bibliografia aldatu

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa