Betolatza
Betolatza Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Ubarrundia udalerri zaharrean zegoen.
Betolatza | |
---|---|
![]() | |
Betolatzako ikuspegia | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′N 2°40′W / 42.93°N 2.67°W42°56′N 2°40′W / 42.93°N 2.67°W |
Garaiera | 546 metro |
Demografia |
DemografiaAldatu
2011n 28 biztanle bakarrik izan arren, XIX. mendearen hasieran 200 zituen.
GeografiaAldatu
Gasteizetik 13 km iparralderantz, mendien txikien artean eta 546 metroko alturan dago. Bertara ailegatzeko A-240 autobidean, Luku parean, errepidetxo bat hartzen dute.
HistoriaAldatu
Betolatzari buruzko lehenengo aipamenak XI. mendekoak dira, izan ere Donemiliagako goldea agirian Betellogaha zuen izena eta, agiri horretan jasota dagoenez, «duas regas» (bi golde hortz) ematen zizkien San Millán de Yusoko monasterioari eta San Millán de Susoko monasterioari. Ubarrundiako ermandade eta udalerrian izan zen, Arrazua-Ubarrundian sartu arte.
Egungo Jasokundearen parrokia 1964an sagaratu zuten, ia hondaturik zegoen Erdi Aroko eliza ordezkatuz.
GarraioaAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
EkonomiaAldatu
Herriko jarduera nagusia laborantza (zereal) da.
KulturaAldatu
Herriko jaiak abuztuaren 29an ospatzen dute San Joan Lepogabetuaren omenez.
Betolatzar ezagunakAldatu
- Joanes Tolosakoa: XVI. mendeko agustindar aszeta
- Joan Perez de Betolatza: XVI. mendeko euskal idazlea
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |