Sharpevilleko sarraskia

Sharpevilleko sarraskia polizi errepresio gertaera bat izan zen, 1960ko martxoaren 21ean Sharpevillen jazo zena, Hegoafrikako Transvaal probintzian. Poliziaren bortizkeriaren ondorioz, 69 pertsona hil eta 180 zauritu ziren. Gertakari horren oroitzapena eginez, 1966tik aurrera Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da martxoaren 21ean.

Sharpevilleko sarraskia
Irudia
Motasarraski
Data1960ko martxoaren 21a
KokalekuSharpeville (en) Itzuli
HerrialdeaHegoafrika
Pertsona hilak69

HistoriaAldatu

1948tik aurrera, apartheid politikak indarrean zeuden Hegoafrikan. 1960ko martxoaren 21ean, beltzen mugikortasuna mugatzen zuten legeen kontrako manifestazio baketsua egin zen Sharpevillen. Ehunka manifestari herriko komisaldegirantz joan ziren, gobernuak inposatu nahi zien pasea aldean eraman gabe. Jai giroan egin zuten ibilaldia, kantuz eta dantzaz. Poliziak, ordea, tiro egin zuen haien kontra, eta 69 zibil hil, eta 180 zauritu zituen.[1][2]

Bai Hegoafrikan, bai atzerrian, protestaldi ugari egin ziren Sharpevilleko tiroketa salatzeko. Elkartasun keinu gisa, Albert Luthulik, Nelson Mandelak eta beste buruzagi beltz batzuek beren paseak erre zituzten. Martxoaren 30ean, 30.000 lagun manifestatu ziren Lurmutur Hirian sarraskiaren aurka.[2] Horiek horrela, Hegoafrikako Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen, eta 11.727 pertsona atxilotuak izan ziren. Afrikako Kongresu Nazionala (ANC) eta Pan-Afrikar Kongresua (PAC) ilegalizatu zituzten, eta alderdi horietako buruzagiek ihes egin, edo klandestinitatera jo behar izan zuten.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Arrazakeriaren Aurkako Eguna, 1960ko Sharpevilleko sarraskia gogoan. hamaika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-4).
  2. a b McRae, Matthew. The Sharpeville Massacre. Canadian Museum for Human Rights, humanrights.ca (Noiz kontsultatua: 2022-1-4).

Kanpo estekakAldatu