Ireki menu nagusia

Dimitri Yachvili (Brive-la-Gaillarde, Corrèze, 1980ko irailaren 19a) georgiar jatorriko frantziar errugbilari bat da. 2002. urtetik aurrera Biarritz Olympique euskal errugbi taldean jokatu ohi du, postu berdinerako Jean-Baptiste Elissalde eta Pierre Mignoni errugbilariekin lehiatzen delarik. Bestalde, urte beretik aurrera Frantziako errugbi selekzioan ere jokatzen du.

Dimitri Yachvili
Jubilé Chabal-Nallet - 20150604 - Dimitri Yachvili.jpg
Bizitza
Jaiotza Brive-la-Gaillarde1980ko irailaren  19a (38 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita Michel Yachvili
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak hamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
CA Brive Corrèze Limousin-1999
Paris Université Club Itzuli1999-2001
Gloucester Rugby2001-2002
Biarritz Olympique2002-2014
Frantziako errugbi selekzioa2002-2012
61
373
 
Posizio edo espezialitatea uztartze-erdilaria
Pisua 84 kilogramo
Altuera 182 zentimetro

Bigarren Mundu Gerran zehar Dimitri Yachviliren aitona Armada Gorriko gudaria izan zen, Wehrmacht alemaniar gudarosteak preso egin eta kontzentrazio-esparru batean sartu zuten. Handik ihes egitea lortu eta Frantziako erresistentziako kide bilakatu zen, Limousin eskualdeko ekintzetan parte hartu zuelarik. Behin gerra amaitu ondoren eskualde hartan bizitzen gelditu zen.

Bere aita Michel Yachvili da, hau ere Frantziako errugbi selekzioko jokalaria izan zen.