Thierry Dusautoir

hamabosteko errugbilari frantziarra

Thierry Dusautoir (Abidjan, 1981eko azaroaren 18a) bolikostar-frantziar errugbilari ohia da, hirugarren lerroko hegal postuan aritzen zena. Stade Toulousain taldeko jokalaria izan zen 11 denboralditan, eta 80 partida jokatu zituen Frantziako selekzioarekin, 2017an erretiratu zen arte. World Rugbyren urteko jokalari onena aukeratu zuten 2011n.[1]

Thierry Dusautoir

Bizitza
JaiotzaAbidjan1981eko azaroaren 18a (42 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure de chimie, de biologie et de physique (en) Itzuli
(2002 - 2005)
Emlyon Business School (en) Itzuli
(2020 - 2022)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksportsperson (en) Itzuli eta hamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Stade Toulousain2006-
Biarritz Olympique2004-2006
US Colomiers Rugby2003-2004
CA Bordeaux-Bègles Gironde (en) Itzuli2001-2003
Frantziako errugbi selekzioa2006ko ekainaren 17a-2015eko urriaren 17a
80
30
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala
Pisua101 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm4842473 Twitter: TitiDusautoir LinkedIn: thierry-dusautoir-2a84ab90 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2001ean egin zuen debuta Frantziako errugbi txapelketan, CA Bègles-Bordeaux taldearekin; US Colomiersen denboraldi bat egin ostean, Biarritz Olympiquek kontratatu zuen 2004an, eta Europako koparen finalera iritsi zen 2006an; Cardiffeko Millennium Stadiumen jokatu zen final horretan, 23–19 nagusitu zen Munster taldea. 2006-07 denboraldian, Stade Toulousainera aldatu zen; talde horrekin berriz ere Europako koparen azpitxapeldun izatea lortu zuen 2008an, eta txapeldun 2010ean. Frantziako selekzioarekin, 2010eko Grand Slama irabazi zuen taldeko kidea izan zen, eta 2007, 2011 eta 2015eko Munduko Kopetan parte hartu zuen, 2011ko finalean barne.[2]

Palmaresa aldatu

Biarritz Olympique aldatu

Stade Toulousain aldatu

Frantziako selekzioa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Dusautoir crowned IRB player of year. espnscrum.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-16).
  2. Thierry Dusautoir. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-3-16).

Kanpo estekak aldatu