Auld Alliance Trophy
Auld Alliance Trophy (euskaraz Aliantza zaharraren saria) urtero Sei Nazioen Torneoan Eskozia eta Frantziaren arteko irabazleari eman ohi zaion saria da. Sari berriena da, 2018an ezarri zen.
Auld Alliance Trophy | |
---|---|
Sorrera | 2018 |
Taldeak | ![]() ![]() |
Txapelduna | ![]() |

Sorrera Aldatu
Sariaren izenak Eskozia eta Frantziak mendeetan izan zuten aliantzari egiten dio erreferentzia. 2018an sortu zen Lehen Mundu Gerraren amaieraren mendeurrenean. 1913an gerraren aurretik elkarren artean jokaturiko azken partidako kapitainak Eric Milroy (Eskozia) eta Marcel Burgun (Frantzia) omentzea zuen helburu, biak ala biak Gerra hartan hilak. Garaikurrak honako idazki hau dauka:
- In memory of Eric Milroy, Marcel Burgun and all the French and Scottish rugby players who fell during World War I
Palmaresa Aldatu
Urtea | Hiria (estadioa) | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa | - -Berdin |
---|---|---|---|---|---|
2018 | Edinburgh (Murrayfield) | Eskozia | 32-26 | Frantzia | 1 - 0 - 0 |
2019 | Paris (Stade de France) | Frantzia | 27-10 | Eskozia | 1 - 1 - 0 |
2020 | Edinburgh (Murrayfield) | Eskozia | 28-17 | Frantzia | 2 - 1 - 0 |
2021 | Paris (Stade de France) | Frantzia | 23-27 | Eskozia | 3 - 1 - 0 |
2022 | Edinburgh (Murrayfield) | Eskozia | 17-36 | Frantzia | 3 - 2 - 0 |
2023 | Edinburgh (Murrayfield) | Eskozia | 32-21 | Frantzia | 3 - 3 - 0 |
Garaipenak Aldatu
Taldea | Irabaziak | Urteak |
---|---|---|
Eskozia | 3 | 2018, 2020, 2021 |
Frantzia | 3 | 2019, 2022, 2023 |