Patrice Lagisquet

hamabosteko errugbilari frantziarra

Patrice Lagisquet (Arcachon, 1962ko irailaren 4a) frantziar errugbilari ohia eta entrenatzailea da. Jokalari ibilbide gehiena Euskal Herrian egin zuen: Aviron Bayonnaisen 1982-1992 bitartean, eta Biarritz Olympiquen 1992tik 1997ra. Arrunt abiadura handiko hegalekoa baitzen, "Baionako tren espresa" izengoitia paratu zioten. 1983ko azaroaren 13an egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Clermont-Ferranden, Australiaren aurka.[1]

Patrice Lagisquet
Bizitza
JaiotzaArcachon1962ko irailaren 4a (61 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa1983-1991
46
80
Aviron Bayonnais1982-1992
Biarritz Olympique1992-1997
CA Bordeaux-Bègles Gironde (en) Itzuli1980-1982
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua82 kilogramo
Altuera183 zentimetro

1997-98 denboraldian, jokatzeari utzi eta Biarritz Olympiqueko entrenatzaile bilakatu zen, Laurent Rodriguez lagun zuela.[2] Hura entrenatzaile zela izan zituzten biarriztarrek garairik oparoenak: hiru aldiz irabazi zuten Frantziako errugbi txapelketa (2002an, 2005ean eta 2006an), eta Heineken kopako finalerako sailkatu ziren 2006an. 2007-08 sasoiaren bukaeran entrenatzaile kargua uztea erabaki zuen, arrazoi pertsonalak zirela medio, baina 2011-12koan Biarritzera itzuli zen, kirol zuzendari gisa.[3] 2019ko udan, Portugalgo errugbi selekzioko hautatzaile izendatu zuten.[4]

Arazoak dituzten haurren heziketaz arduratzen den Chrysalide erakundearen sortzailea izan zen.[5]

Jokalari palmaresa aldatu

Frantziako selekzioa aldatu

Entrenatzaile palmaresa aldatu

Biarritz Olympique aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Patrice Lagisquet. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-4-12).
  2. Patrice Lagisquet: "Zerbait gehiago egin genezakeela ikusi nuen azkenean, eta gutxi falta izan zaigu". Euskaldun Egunkaria, 1999ko maiatzak 13, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-12).
  3. Magro, Imanol. Lagun zaharra itzuli da. Berria, 2011ko maiatzak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-12).
  4. Andrade, David. Patrice Lagisquet vai ser o novo seleccionador nacional. publico.pt (Noiz kontsultatua: 2023-4-12).
  5. Chrysalide, 30 ans pour les enfants. presselib.com (Noiz kontsultatua: 2023-4-12).

Kanpo estekak aldatu