1920ko Udako Olinpiar Jokoak

1920ko Olinpiar Jokoak, Lehen Mundu Gerraren ondoren ospatu ziren lehen olinpiar jokoak izan ziren. Hau, Aro Modernoko Udako Olinpiar Jokoen VII. edizioa izan zen. Olinpiar Joko hauek, ia sei hilabeteko iraupena izan zuten, apirilak 20 eta irailak 12 artean. Anberes belgikar herriak Amsterdam eta Lyon garaitu zituen hautaketan. Joko hauetan, 2.669 kirolarik parte hartu zuten, horietatik 2.591 gizonak eta beste 78ak emakumeak. 22 kirol eta 154 proba ospatu ziren. Joko hauek, Alberto I.a Belgikakoak inauguratu zituen.

1920ko Udako Olinpiar Jokoak
Motamulti-sport event (en) Itzuli
Denbora-tarte1920ko apirilaren 20a - 1920ko irailaren 12a
Data1920
Edizio zenbakia7
1916
1924
KokalekuAnberesko Estadio Olinpikoa
Anberes
HerrialdeaBelgika
Partehartzaile kopuru29
2.622
Parte-hartzaileak
Kirolaizotz gaineko patinaje artistiko, Murgilaldi, futbol, waterpolo, tenis, Belar hockey, igeriketa, Arraunketa, txirrindularitza, Tiro, sokatira, Pisu-jasotze, Bela (kirola), hamabosteko errugbi, korfbol, polo, Borroka (kirola), Arkularitza, Izotz hockey, eskrima, zaldi-kirol, Pentatloi moderno, Gimnastika, boxeo eta atletismo
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko156
Osatuta

Webguneolympics.com…

Herrialde parte-hartzaileak aldatu

Dominak aldatu

Hauek dira domina gehien irabazi zituzten 10 herrialdeak:

  *   Nazio antolatzailea (Belgika)

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Ameriketako Estatu Batuak41272795
2  Suedia19202564
3  Belgika*16121442
4  Finlandia1510934
5  Britainia Handia14161343
6  Norvegia139931
7  Italia135523
8  Frantzia9191341
9  Herbehereak42511
10  Danimarka39113
11–22Gainontzeko herrialdeak10201848
Guztira (22 herrialdeak)157149139445

Gertaerak aldatu

  • Anberes, Olinpiar Joko hauen egoitza bezala aukeratua izan zen, Lehen Mundu Gerrako zaurituak ohoratzeko eta gerra honetan parte hartu zuten soldadu belgikarrengatik.
  • Lehen aldiz, kirolarien Zin Olinpikoa egin zen, eta lehen aldiz igo zen bandera olinpikoa, hondo zuri batean, bost eraztun olinpikoak dituena.
  • Lehen aldiz, parte-hartzaileek, jokoetan, Batzorde Olinpiko Nazionalen bidez bakarrik parte har zezaketen.
  • Paavo Nurmi finlandiarrak, Finlandiar Hegalaria bezala ezaguna, bere debuta egin zuen Joko hauetan. Historiako kirolaririk hoberenetakotzat hartua izan da
  • Nedo Nadi esgrimalari italiarrak, bere espezialitateko bost domina irabazi zituen, Italiako taldearen buru izan zelarik, ezpata eta sable espezialitateetan.
  • Duke Kahanamokuk, Lehen Mundu Gerraren aurretik Estokolmoko Olinpiar Jokoetan egin zuen bezala, igeriketako 100 metrotako urrezko domina lortu zuen.

Kirolak aldatu


Aurrekoa
1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako VII. Olinpiar Jokoak
1920
Ondorengoa
1924ko Parisko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak aldatu