Bigarren maila RFEF
Bigarren maila RFEF (gaztelaniaz: Segunda División RFEF), Espainiako futbol liga txapelketaren laugarren maila da, 2.B maila desagertu eta 2021-22 denboraldian abiatu zena.
Bigarren maila RFEF Segunda División RFEF | |
---|---|
Antolatzailea | Espainiako Futbol Federazioa |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2021-22 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 90 (18 taldetako 5 multzo) |
Maila | 4 |
Igoera | Lehen maila RFEF-ra |
Jeitsiera | Hirugarren maila RFEF-ra |
Webgunea | www.rfef.es |
Sorrera Aldatu
2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF hain zuzen ere. Gainerako taldeek eta Hirugarren mailatik igotako 54 taldek Bigarren maila RFEF osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.
Lehia sistema Aldatu
Sailkaturiko 90 taldeak 218 taldetako bost multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Lehen maila RFEF-ra eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bost talde igoko dira.
Hirugarren mailara jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak eta azkenetik seigarrenek jaitsiera play-offak jokatuko dituzte.
Palmaresa Aldatu
Denboraldia | I multzoa | II multzoa | III multzoa | IV multzoa | V multzoa |
---|---|---|---|---|---|
2021-22 | Pontevedra | Osasuna B | Numancia | Cordoba | Intercity |
2022-23 | Arenteiro | Sestao River | Teruel | Antequera | Melilla |
Euskal taldeak Aldatu
Euskal taldeak 2022-23 denboraldian Aldatu
Euskal taldeak II. multzoan kokatu dituzte Errioxako eta Aragoiko hainbat talderekin batera.
Taldea | Hiria/Herria | Zelaia |
---|---|---|
Arenas | Getxo | Gobela |
Beasain | Beasain | Loinaz |
Cirbonero | Cintruénigo | San Juan |
Deportivo Alaves B | Gasteiz | Ibaia |
Donibane | Iruñea | San Juan |
Gernika Kluba | Gernika | Urbieta |
Izarra | Lizarra | Merkatondoa |
Mutilvera | Mutiloa | Aranguren ibarra |
Real Sociedad C | Donostia | Zubieta |
Sestao River | Sestao | Las Llanas |
Tudelano | Tutera | Ciudad de Tudela |
Euskal taldeen partehartzeak 2. RFEF-n Aldatu
Taldea | Denboraldiak |
---|---|
Arenas | 2 |
Donibane | 2 |
Gernika Kluba | 2 |
Izarra | 2 |
Mutilvera | 2 |
Real Sociedad C | 2 |
Sestao River | 2 |
Ardoi | 1 |
Osasuna B | 1 |
Peña Sport | 1 |
Beasain | 1 |
Cirbonero | 1 |
Deportivo Alaves B | 1 |
Tudelano | 1 |