Ireki menu nagusia

Real Racing Club de Santander 1913an sortutako Santanderko futbol taldea da. Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren B mailan jokatu arren talde historikoa da, izan ere lehen mailan gehien aritu den 12. taldea baita.

Real Racing Club de Santander
Ezizena(k) Montañeses, Verdiblancos, Racingistas
Sorrera 1913
Futbol zelaia El Sardinero estadioa
(edukiera: 22.500 lagun)
Jabea Espainia Alfredo Pérez
Entrenatzailea Espainia Iván Ania
Liga 2.B maila
2018-19 II multzoko 1.a (igo da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1922ko taldea.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Sorrera eta lehenengo urteakAldatu

Santander Racing Club taldeak 1913ko otsailaren 23an jokatu zuen bere lehen partida Strong de Santander taldearen aurka eta galdu egin zuen. Ángel Sánchez Losada izan zen taldearen lehen presidentea baina bazkideen artean euskaldun batzuk ere baziren, hala nola Mateo Zubizarreta eta Carlos Iruretagoyena. Racingen lehen gola ere euskaldun batek sartu zuen, Mariano Zubizarretak.

Hasieran Iparraldeko Federazioan sarturik gelditu zen, beste talde kantabriar eta bizkaitarrekin batera. 10. hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta aurkari gogorrenak Kantabriako Santander FC eta Real Santander eta Bizkaiko Athletic Club eta Unión Fortuna Deustu izan zituen.

1922an Federazioa banatu eta kantabriarrek osaturiko txapelketatan hartu zuen parte, oso emaitza onak lortuz, izan ere 1940 artean Kantabriako 17 txapelketa irabazi baitzituen.

Ligaren hastapenakAldatu

1928/29an izan zen lehen liga txapelketa eta Racing lehen mailan kokatua izan zen. Horretarako hainbat eliminatoria jokatu behar izan zituen eta partida guztiak irabazi zituen, tartean Valencia, Betis eta Sevillari. Ligan ordea azken postuan gelditu zen. Hala ere promozio partida jokatu zuen Sevillaren aurka eta lehen mailan mantentzea lortu zuen.

1930/31 denboraldia bikaina izan zen, ligan bigarren egin baitzuen. Aipatu behar da urte hartan lehenengo hirurak (Athletic Club, Racing eta Erreala) 22 punturekin berdinduta gelditu zirela eta gol kopuruaren arabera kokatu zirela. Firth Nottingham ingelesa zen entrenatzailea orain arte klubak lorturiko posturik onena izan zen honetan. 1933/34ean hirugarren egin zuen ligan.

Gerraren ondoren garai grisaAldatu

Gerra Zibilak taldea erabat desitxuratu zuen, jokalaririk onenak hilda edo ihes eginda baitzeuden. Izena ere aldatu behar izan zuen, frankismoak ez baitzituen atzerriko izenak onartzen, horrela Real Santander Sociedad Deportiva izena izan zuen 1973 arte. 1939/40 urtean bigarren mailara jeitsi zen eta 1943 eta 1947an hirugarren mailan ere izan zen. 50 eta 60 hamarkadetan lehen maila ezagutu zuen baina beita bigarren eta hirugarrena ere.

Biboteen taldeaAldatu

1972/73 denboraldian hirugarren mailara jeisteko zorian egon ondoren zuzendaritzak Jose Maria Maguregi entrenatzaile bizkaitarra fitxatu zuen. Porrotik ez zuten bitartean bibotea uztea erabaki zuten jokalari eta entrenatzaileek eta emaitza onak izanik "biboteen taldea" ezizena eman zitzaion. Europa mailan ere ezagun egin zen honegatik. Urte hartan bertan lehen mailara igotzea lortu zuen.

Lehen mailako taldeaAldatu

Diruz ondo ibili ez arren 1987ra arte jarraitasun handia izan zuen lehen mailan. Urte horretatik hasita 6 urte egin zituen beheko mailan, tartean bat Bigarren B mailan, baina 1993/94 urtetik aurrera lehen mailan aritu izan da aurten arte. Aipatzekoa da 1999/2000 denboraldia, izan ere lehen aldiz Racingeko jokalari batek, Salva Ballesta zaragozarrak, Pichichi saria eskuratu baitzuen. Urte horretan bertan Munitisek ere Espainiako selekzioarekin jokatu zuen.

2001/02 denboraldiaren erdian diru arazoak medio taldea desagertzear egon zen, baina Dimitri Piterman enpresari ukrainarrak erosi zuen. Urtebete iraun bazuen ere taldea desagertzetik salbatu zuen. Azken denboraldi bikaina 2007/08koa izan zuen UEFAko postuetan bukatu zuelarik. 2010/11 urtean Ahsan Ali Syed enpresari indiarrak erosi zuen Racing. Taldea Espainiako talde onenen artean ipini nahi zuen arren emaitzak ez ziren onak izan eta diru arazoak tarteko, bi aldiz jarraian mailaz jaitsi zen. Mendeurrenaren ospakizunak erabat ilundu zituen honek.

Iraultza zuzendaritzanAldatu

2014ko urtarrilean jokalariek mehatxu egin zuten Errealaren aurkako partida ez zutela jokatuko zuzendaritzak dimisioa aurkezten ez bazuen. Azkenean planto egin zuten baina Tuto Sañudo jokalari mitikoa buru zuen akziodun talde batek hartu zuen gidaritza. Urte horretan bertan Bigarren B mailatik igotzea lortu zuen. 2014-15 denboraldian azken partidararte 2. maila mantentzear egon zen, baina luzapenean Osasunak lorturiko berdinketaren erruz 19. postuan gelditu eta maila galdu zuen.

IzenakAldatu

  • Santander Racing Club (1913-1914)
  • Real Santander Racing Club (1914-1931)
  • Racing Club de Santander (1931-1939)
  • Real Santander Sociedad Deportiva (1939-1973)
  • Real Racing Club de Santander (1973-tik aurrera)

UniformeaAldatu

Sortu berritan, lehenengo bi urteetan kolore gorria eta zuria erabili zituen, Santanderko eta ondoren Kantabriako banderaren koloreak hain zuzen ere. Baina ordutik aurrera bere armarrian ageri diren berde eta zuria erabili izan ditu kamisetan, batzutan marratua eta besteetan kamiseta zuria alboetan marra berdearekin. Prakak beltzak izan dira.

2008-09 urtean Europan aritu zenean bigarren ekipaziorako zuria eta gorria berrerabili zituen.

2012-13an ehungarren urteurrena ospatzen zela eta, lehenengo ekipazioa erabat aldatu eta kolore gorria eta zuria berreskuratu zituen. Urtebeteko keinua izan zen, ondoren berriz ere kolore zuria eta beltza hartu zituen.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1913-1915
     
 
 
 
1922
     
 
 
 
1932-1936
     
 
 
 
1952-tik
     
 
 
 
Centenario 2013

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

DatuakAldatu

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 44
  • Denboraldiak 2. mailan: 35
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 4
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1930-31)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa Europa
1999-00 Lehen maila 15.a 2. itzulia
2000-01 Lehen maila 19.a (jeitsi) 1/4
2001-02 Bigarren maila 2.a (igo) 1/64
2002-03 Lehen maila 16.a 1/64
2003-04 Lehen maila 17.a 1/32
2004-05 Lehen maila 16.a 1/32
2005-06 Lehen maila 17.a 3. itzulia
2006-07 Lehen maila 10.a 1/32
2007-08 Lehen maila 6.a Finalerdiak
2008-09 Lehen maila 12.a 1/16 Liga fasea (Europa League)
2009-10 Lehen maila 16.a Finalerdiak
2010-11 Lehen maila 12.a 1/32
2011-12 Lehen maila 20.a (jeitsi) 1/16
2012-13 Bigarren maila 20.a (jeitsi) 3. itzulia
2013-14 Bigarren B maila 1.a (I multzoa) 1/4
2014-15 Bigarren maila 19.a (jeitsi) -
2015-16 Bigarren B maila 1.a (I multzoa) 1. itzulia
2016-17 Bigarren B maila 2.a (I multzoa) 3. itzulia
2017-18 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 1.a (igo) 1/16

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 2Aldatu

bigarren 1930-31 denboraldian.

1949-50 eta 1959-60

1998-99 (Racing B taldea)

Kantabriako txapelketak: 17Aldatu

1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1933, 1934, 1939 eta 1940

1914, 1915, 1916 y 1917

Kanpo loturakAldatu