Levante Unión Deportiva
Levante Unión Deportiva 1909an sortutako Valentziako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.
Ezizena(k) | Granoteak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1909 (1939an batu) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Ciutat de València estadioa edukiera: 25.570 lagun inaugurazioa: 1969 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Lehen maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 1. mailan, 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
- Artikulu hau futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Levante».
HistoriaAldatu
Hasierako urteakAldatu
Valentziako Futbol Federazioa 1909an sortu zenean hainbat talde zeuden hirian, Gimnástico Club de Fútbol eta Fútbol Club Levante besteak beste. Valencia Club de Fútbol oraindik ez zegoen, 1919an eratu baitzen. Hala ere hasierako urte haietan ez batek ez besteak ez zuten emaitza aipagarririk izan.
F.C. Levantek 1937an garaipen itzela lortu zuen Copa de la España Libre txapelketan, finalean Valencia CF-ri 0-1 irabaztean. Espainiako Diputatuen Kongresuak Espainiako Kopa kategoria eman badio ere Futbol Federazioak ez du onartzen.
Klubaren sorreraAldatu
Gerra Zibila bukatzean Gimnástico CF ia jokalari gabe gelditu zen, eta FC Levante aldiz jokalariz ondo baina futbol zelairik gabe. 1939an beraz biek bat egitea erabaki zuten Unión Deportiva Levante-Gimnástico izena hartuz. Hasierako kamiseta zuri-gorria izan zen, baina 1941-42 denboraldian Levante Unión Deportiva izena hartzean Gimnásticoren kamiseta urdin-granatea erabiltzea erabaki zen.
Lehen mailanAldatu
Bigarren eta hirugarren mailan urte dezente egin zituen. 1958-59an lehen mailara igotzeko zorian izan zen baina U.D. Las Palmasen aurka jokaturiko promozioan galtzaile atera zen. Azkenik 1963an lortu zuen bere ametsa. Lehenengo urtean 10. postuan sailkatu zen baina hurrengo denboraldian berriz ere jeistea tokatu zitzaion Málagarekin promozio galdu ostean.
70. hamarkada eta bereziki 80. hamarkada krisi ekonomiko latzagatik ezagutzen da. Behe mailatan ibiltzeko ere nahikoa lan izan zuen.
XXI mendea: Lehen mailara itzulera eta EuropanAldatu
Lehen mailara itzultzeko ia 40 urte behar izan zituen. 2003-04 urtean lortu zuen eta Bernd Schuster entrenatzaile zuela bikain hasi zuen urtea, Europako postuetarako sailkatuko zela ere ematen zuelarik, baina denboraldia luze egin zitzaion eta urtea amaitzean Bigarren mailara jeitsi zen. Hala ere hurrengo urtean berriz igo zen Lehen mailara José Manuel Esnal euskalduna entrenatzaile zuela. 2011-12 denboraldia bikaina egin zuen. Inork espero ez zuelarik bere historian lehenengoz Europa Leaguerako sailkatu zen, seigarren egin baitzuen ligan. 2012-13 urtean UEFAko taldekako fasea gainditu eta final zortzirenetara iritsi zen eta FC Rubin Kazan talde errusiarrak kanporatu zuen. Ligan ez zen hain ondo ibili baina denboraldi lasai batzuen ondorengo urteetan igo eta jeitsi ibili zen taldea. 2016-17an txapelduna izan zen, bigarrenari 14 puntu aterata eta Lehen mailara itzuli zen. 2021ean Kopako finalerdietara iritsi zen bere historian aurreneko aldiz eta Athletic-ek utzi zuen finaletik kanpo.
UniformeaAldatu
HistorikoaAldatu
|
|
|
|
|
Azken urteetako ekipamenduaAldatu
|
|
|
|
|
|
DatuakAldatu
2020-21 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 15
- Denboraldiak 2. mailan: 37
- Denboraldiak 2. B mailan: 12
- Denboraldiak 3. mailan: 16
- Ligako posturik onena: 6.a Lehen mailan (2011-12)
Irabazitako txapelketakAldatu
Espainiako txapelketak: 2Aldatu
- Espainiako futbol ligako lehen maila: 0
- seigarren 2011-12an.
- Espainiako futbol ligako bigarren maila: 2
- 2003-04, 2016-17
- Errege Kopa: 0
- 1937an Copa de la España Libre irabazi zuen, Futbol Federazioak txapelketa ofizialtzat hartzen ez duena.
- Finalaurrekoak 2020-21 denboraldian.
Nazioarteko txapelketak: 0Aldatu
- UEFA Kopa: 0
2012-13 denboraldian final hamaseirenak jokatu zituen.
LagunartekoakAldatu
2013
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Espainiako Liga | Errege Kopa | Europa |
---|---|---|---|
2000-01 | 8.a (2. mailan) | 1/32 | |
2001-02 | 19.a (2. mailan) | 1/32 | |
2002-03 | 4.a (2. mailan) | 1/64 | |
2003-04 | 1.a (2. mailan) | 1/16 | |
2004-05 | 18.a | 1/32 | |
2005-06 | 3.a (2. mailan) | 1. itzulia | |
2006-07 | 15.a | 1/32 | |
2007-08 | 20.a | 1/16 | |
2008-09 | 8.a (2. mailan) | 2. itzulia | |
2009-10 | 3.a (2. mailan) | 2. itzulia | |
2010-11 | 14.a | 1/16 | |
2011-12 | 6.a | 1/4 | |
2012-13 | 11.a | 1/16 | 1/16 (Europa League) |
2013-14 | 10.a | 1/4 | |
2014-15 | 14.a | 1/16 | |
2015-16 | 20.a | 1/32 | |
2016-17 | 1.a (2. mailan) | 2. itzulia | |
2017-18 | 15.a | 1/8 | |
2018-19 | 15.a | 1/8 | |
2019-20 | 12.a | 1/16 | |
2020-21 | 1/2 |
2020/2021 TaldeaAldatu
2021eko otsailaren 4a
|
|
Emakumezkoen taldeaAldatu
Levantek nesken talde indartsua dauka. 2000an Erreginaren Kopa irabazi zuenetik onenen artean egon da. Dagoeneko 4 liga eta 6 kopa eskuratu ditu.
- Superliga (4): 1996-97, 2000-01, 2001-02, 2007-08
- Erreginaren Kopa (6): 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2007
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Taldearen webgune ofiziala
- (Katalanez) Llevantako webgune forum
2020-21 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | |
---|---|
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Elx | Getafe Granada | Huesca | Levante | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal |