Izarra Kirol Elkartea
Izarra Kirol Elkartea Lizarrako futbol taldea da. 1924an sortua, egun Bigarren B mailan dabil.
Sorrera | 1924 (99 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Merkatondoa Lizarra edukiera: 3.500 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Leire Canela | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Pablo Alvarez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 10.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.clubdeportivoizarra.es | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Historia aldatu
20. hamarkadan hainbat futbol talde sortu ziren Lizarran, Sport Club Estellés, C.D. Iberia, C.D. Estrella, Unión Atlética Estellesa eta Unión Club Estellés eta 1924an Izarra Beti Aurrera ere bai. Azken hau bihurtu zen Club Deportivo Izarra.
40. hamarkada hirugarren mailan egin zuen baina hurrengo hamarkadetan Nafarroako erregionaletan ibili zen, harik eta 1984an hirugarren mailara igo eta bertan egonkortu zen arte. 1989-90ean txapelduna izan zen eta bigarren B mailara igo zen. 1993an eta 1997an 6. postuan gelditu zen eta hau da orain arte lortu duen posturik gorena.
Azken urteetan gora eta behera ibili da, hirugarren mailatik igotzea lortu baitu baina 2005-06 urtea Nafarroako Preferentean ere egin baitzuen. 2013-14ean hirugarren mailako txapelduna izan zen baina play-offetan ez zuen bigarren B mailara igotzerik lortu. Hurrengo urtean hirugarrena izan zen baina igotzea lortu zuen.
Futbol Zelaia aldatu
Izarrak Merkatondoa Futbol Zelaian jokatzen du, 3.500 ikusleentzako tokia duena.
Datuak aldatu
2023-24 barne:
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 15
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 3
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 36
- Emaitzarik onena: 6. (Bigarren B mailan 1992-93 eta 1996-97 denboraldietan)
Azken denboraldiak aldatu
Denboraldia | # | Maila | Emaitza | Kopa |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 4 | 3. maila | 17.a | |
2005-06 | 5 | Nafarroako Preferentea | 1.a | |
2006-07 | 4 | 3. maila | 5.a | |
2007-08 | 4 | 3. maila | 1.a | |
2008-09 | 4 | 3. maila | 1.a | 1. itzulia |
2009-10 | 3 | Bigarren B Maila | 18.a | 1. itzulia |
2010-11 | 4 | 3. maila | 2.a | |
2011-12 | 4 | 3. maila | 2.a | |
2012-13 | 3 | Bigarren B Maila | 20.a | |
2013-14 | 4 | 3. maila | 1.a | |
2014-15 | 4 | 3. maila | 3.a | 3. itzulia |
2015-16 | 3 | Bigarren B Maila | 12.a | |
2016-17 | 3 | Bigarren B Maila | 13.a | |
2017-18 | 3 | Bigarren B maila | 16.a | |
2018-19 | 3 | Bigarren B maila | 13.a | |
2019-20 | 3 | Bigarren B maila | 19.a | |
2020-21 | 3 | Bigarren B maila | 9.a/3.a | |
2021-22 | 4 | 2. maila RFEF | 10.a | |
2022-23 | 4 | 2. maila RFEF | 10.a |
Palmaresa aldatu
- Hirugarren maila (4): 1990, 2008, 2009, 2014.