Ireki menu nagusia

Albacete Balompié futbol talde gaztela-mantxarra da, 1940an Albacete hirian sortutakoa.

Albacete Balompié
Ezizena(k) Gazta mekanikoa
Sorrera 1940
Futbol zelaia Carlos Belmonte
(edukiera: 17.500 lagun)
Presidentea VenezuelaLibano Georges Kabchi
Entrenatzailea Katalunia Luis Miguel Ramis
Liga 2. maila
2018-19 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du, lehen mailan 7 denboralditan ibili izan arren.

HistoriaAldatu

Albaceteko futbolaren hasierakAldatu

XX mende hasieran bi futbol talde izan ziren Albaceten, La Normal eta La Liga eta 1917an Eliza ebanjelikoko apaiz zen Franklin Albricias Goetz-ek biak elkartu eta Club Deportivo Albacete sortu zuen, baina Gerra Zibilean desagertu egin zen. 20 eta 30 hamarkadetan talde gehiago ere izan ziren hirian; "Real Ritz", "Hispania", "Tauromaquia", "Siberia", "Chevalier", "Red Star", "Club Cinegético", "Athletic Manchego", "Club Deportivo Nacional", "Albacete Foot-ball Club" eta "Unión Deportiva Albacetense", besteak beste.

Taldearen sorreraAldatu

1940 urtean hiriko talde handienek bat egin zuten Albaceteko talde indartsu bat osatu nahian eta horrela sortu zen Sociedad Deportiva Albacete Foot-ball Association, jadanik jantzi zuriak hartu zituena, eta 1941ean izena espainiartu nahian Albacete Balompié bihurtu zen.

Behe mailatan hasi zen eta 1949an bigarren mailara igotzea lortu zuen. Hala ere diru arazoen erruz 1951-52 denboraldian liga jokatzeari uko egin zion eta hurrengo urtean berriz ere behe mailetatik hasi behar izan zuen.

1959an kirol instalakuntzak berriztea erabaki zuen eta Albaceteko alkate zen Carlos Belmonte arkitektua diseinatu zuen futbol zelai berria. 1960an inauguratu zen, eta urte hartan berriz ere bigarren mailara igotzea lortu zuen. Hamarkada ez zen ona izan eta 1970an Erregional mailaraino jeitsi zen. 1985 arte ez zen bigarren mailara itzuliko, orduan ere urtebeterako.

1991-1996: Gazta mekanikoaAldatu

Bigarren B mailan zela Benito Floro entrenatzaile asturiarra fitxatu zuen Albacetek eta 1990an bigarren mailara itzuli eta 1991ean lehen mailara igotzea lortu zuen. Lehenengo denboraldian gainera errebelazio taldea izan zen eta zazpigarren amaitu zuen, Europako postuetatik oso gertu. Honek "gazta mekanikoa" ezizena eman zon taldeari. Ez zuen berriz horrelako emaitzarik lortu baina 1996 arte lehen mailan mantendu zen taldea. Errege Kopan final erdietara iritsi zen 1995ean baina Valentziak kanporatu zuen.

XXI mendeaAldatu

Bigarren mailara jeitsi eta lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan apal ibili zen harik eta 2003an berriz ere lehen mailara itzulitzea lortu zuen arte. Bi denboraldi egin zituen bertan baina 2005ean bigarren mailara jeitsi zen.

Azken urteetan ez du maila onik eman eta 2011etik aurrera bigarren maila eta bigarren B mailaren artean ari da.

UniformeaAldatu

Hasieratik kolore zuria izan du. Batzutan detaile beltzak edo granateak izan ditu.

     
 
 
 
1940
     
 
 
 
1953
     
 
 
 
1966-tik
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

DatuakAldatu

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 7
  • Denboraldiak 2. mailan: 23
  • Denboraldiak 2. B mailan: 11
  • Denboraldiak 3. mailan: 29
  • Ligako posturik onena: 7.a Bigarren mailan (1991-92)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2000-01 Bigarren maila 5.a 1/64
2001-02 Bigarren maila 10.a 1/32
2002-03 Bigarren maila 3.a 1/64
2003-04 Lehen maila 14.a 1/64
2004-05 Lehen maila 20.a 1/32
2005-06 Bigarren maila 13.a 3. itzulia
2006-07 Bigarren maila 6.a 2. itzulia
2007-08 Bigarren maila 12.a 2. itzulia
2008-09 Bigarren maila 15.a 3. itzulia
2009-10 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2010-11 Bigarren maila 22.a 2. itzulia
2011-12 Bigarren B maila 4.a 1/64
2012-13 Bigarren B maila 3.a 2. itzulia
2013-14 Bigarren B maila 1.a 2. itzulia
2014-15 Bigarren maila 14.a 1/32
2015-16 Bigarren maila 21.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren B maila 1.a (II multzoa) 3. itzulia
2017-18 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren maila 4.a 2. itzulia

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 4Aldatu

zazpigarrena 1992an.

1991.

1990 eta 2014.

Kanpo estekakAldatu