Real Unión Club de Irun 1915ean sortutako Irungo (Gipuzkoa) futbol taldea da, lehen maila RFEF jokatzen duena. Talde txuribeltzak historia luzea du, izan ere Espainiako Ligaren aitzindarietako bat izan zen, eta lau aldiz irabazi du Espainiako Futbol Kopa. Azken hamarkadotako jokalari ospetsuen artean, aipatzekoak dira Javier Irureta eta Roberto Lopez Ufarte.

Real Unión
Datuak
Izen ofiziala
Real Unión Club S. A. D
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaIrundarras, Txuribeltzak eta Fronterizos
LigaLehen Federazioa
EstadioaStadium GalIrun
43°20′44″N 1°47′09″W / 43.3456°N 1.7858°W / 43.3456; -1.7858
 6.344
Agintea
EntrenatzaileaIñaki Goikoetxea Beristain
Egoitza nagusi
JabeaUnai Emery
Historia
Sorrera1915eko maiatzaren 15a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Real Unión taldea 1916an.

Historia aldatu

Sorrera eta hasierako garaipenak aldatu

 
Real Unión taldea 1924an.
 
Eibar KE-ren aurkako partida.

Irunen futbolaren hastapena 1902an izan zen, "Irún Football Club" sortu zutenean. Bost urte geroago beste kirol arlo batzuk barne hartzeko izena aldatu zuten, "Irún Sporting Club" bilakatuz. Hurrengo urtean, bestela, klubaren barneko zatiketa baten ondorioz "Racing Club de Irún" taldea abiatu zuten, eta azkenean 1915ean gaur egungo izenarekin gelditu zen, batasuna islatuz.

Klubaren palmaresean dauden lau Errege Kopa hasierako garai hartakoak dira, 1913, 1918, 1924 eta 1927an irabazitakoak. Iparraldeko txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa ere sarritan irabazi zituen, Gipuzkoan Errealarekin lehia izugarria izan zuen. 1934an Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa ere irabazi zuen.

Hain zuzen ere taldearen sasoi onenak 1910eko hamarkada eta 1930ekoaren artekoak izan ziren. Orduan, futbola profesionalizatu ondoren, diru gehiago zuten taldeek eraman zituzten Irungo jokalari garrantzitsuenak. Espainiako Ligaren aurreneko lau denboralditan lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen. Errepublikaren garaian Unión Club izena izan zuen.

Behe mailetan aldatu

Lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan emaitzak okerragoak izan ziren eta 1942an hirugarren mailara jeitsi zen, garai hartan ezbaitzen bigarren B mailarik. Ordutik aurrera hirugarren mailan aritu zen. 1958 eta 1964an bigarren mailara itzuli zen, baina bietan urtebete iraun zuen.

1977an bigarren B maila sortu zen eta hasieratik bertan aritu zen Real Unión. 1987an jokaturiko azkenengo Afizionatuen Espainiako txapelketa irabazi zuen.

XXI mendea aldatu

 
Stadium Gal.

2008an berriro ere ezagutzera eman zen Espainiako Futbol Errege Kopan, Real Madril taldea kanporatu ondoren. Gainera, denboraldi horretan, 2008-09koan, Bigarren B mailako txapeldun geratu zen eta igoera-fasean Alcorcón FC taldeari irabazi ondoren, bigarren mailara igo zen.[1]

Urtebete egin zuen bertan baina 21. postuan sailkatu eta maila galdu zuen. Hurrengo urteetan ibilbide gorabeheratsua egin du Bigarren B mailan, eta birritan igoera play-offetara sailkatu den arren ez du Bigarren mailara itzultzea lortu. Aipatzekoa da era berean 2015ean Federazioaren Kopa irabaztea lortu duela CD Castellóni finaleko partida biak irabazita, Castellón 0-1 eta etxean 3-0.[2]

2015eko uztailaren 15ean ehungarren urteurrena ospatzeko Errealaren aurkako partida jokatu zuen eta 0-0 berdindu zuten.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
Irun Sporting Club
     
 
 
 
Racing Club Irun
     
 
 
 
Real Unión 1915

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2013-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2022-

Palmaresa aldatu

Lehen maila aldatu

  • seigarrena 1929-30 denboraldian.

Bigarren maila aldatu

  • laugarrena 1932-33 denboraldian.

2. B mailan aldatu

  • Txapelduna (2): 2002-03 eta 2008-09

Hirugarren mailan aldatu

  • Txapelduna (4): 1957-58, 1963-64, 1991-92 eta 1992-93.

Espainiako Futbol Errege Kopa aldatu

  • Txapelduna (4): 1913, 1918, 1924 eta 1927.
  • Finalista (1): 1922.

Espainiako Futbol Federazioaren Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 2015

Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (1): 1918.

Gipuzkoako Herrialde Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (8): 1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930 eta 1931.

Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa aldatu

  • Txapelduna (2): 1934 eta 1987.

Datuak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Real Uniónen ibilbide historikoa»

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak (2.B mailararte) aldatu

# Izena Guztira Liga Kopa
1 Otermin 435 417 18
2 Juan Domínguez 308 297 11
3 Eneko Romo 263 246 17
4 Zarzuelo 227 219 8
5 Oier Larraintzar 224 205 19
6 Iñaki Goikoetxea 222 209 13
7 Gabarain 213 201 12
8 Jorge Galan 202 199 3
9 Sergio Francisco 198 180 18
10 Berruet 190+ 175+ 15

Golegileak (2.B mailararte) aldatu

# Izena Guztira Liga Kopa
1 Jorge Galan 68 68 0
2 Urtizberea 67 55 12
3 Eneko Romo 56 52 4
4 Sergio Francisco 54 48 6
5 Luis Regueiro 52 42 10
6 Juan Domínguez 47 46 1
7 Iñaki Goikoetxea 46 42 4
8 Julio Elizegi 42 41 1
9 Gorka Brit 30 29 1
10 René Petit 28 9 19

Denboraldiak aldatu

2023-24 barne:

Espainiako Ligan ibilbidea aldatu

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Kopa
1999-00 3 Bigarren B maila 16.a
2000-01 3 Bigarren B maila 9.a
2001-02 3 Bigarren B maila 6.a
2002-03 3 Bigarren B maila 1.a 1/16
2003-04 3 Bigarren B maila 12.a 2. itzulia
2004-05 3 Bigarren B maila 2.a
2005-06 3 Bigarren B maila 5.a 3. itzulia
2006-07 3 Bigarren B maila 4.a 2. itzulia
2007-08 3 Bigarren B maila 5.a 1/32
2008-09 3 Bigarren B maila 1.a 1/16
2009-10 2 Bigarren maila 21.a 2. itzulia
2010-11 3 Bigarren B maila 4.a 1/32
2011-12 3 Bigarren B maila 14.a 1. itzulia
2012-13 3 Bigarren B maila 8.a
2013-14 3 Bigarren B maila 15.a
2014-15 3 Bigarren B maila 4.a
2015-16 3 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2016-17 3 Bigarren B maila 7.a 1. itzulia
2017-18 3 Bigarren B maila 13.a 1. itzulia
2018-19 3 Bigarren B maila 16.a
2019-20 3 Bigarren B maila 17.a
2020-21 3 Bigarren B maila 5.a/1.a
2021-22 3 1.maila RFEF 8.a 1. itzulia
2022-23 3 1.maila RFEF 13.a 2. itzulia

Lehen taldea aldatu

Real Unión 2014-2015

Real Unión 2015-2016

Real Unión 2016-2017

Real Unión 2017-2018

Real Unión 2018-2019

Real Unión 2019-2020

Real Unión 2020-2021

Real Unión 2021-2022

Real Unión 2022-2023

Real Unión 2023-2024

Erreferentziak aldatu

  1. Real Union, Bigarren Mailako taldea, Eitb Albisteak, 2009-06-22
  2. Real Unión txapeldun Castellóri finala irabazita, Eitb Albisteak, 2015-04-16

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu