Ireki menu nagusia

Club Deportivo Tudelano (euskaraz: Tuterar Kirol Kluba) Tuterako futbol taldea da. 1935ena sortua, egun Bigarren B Maila dabil.

Club Deportivo Tudelano
Sorrera 1935 (84 urte)
Futbol zelaia Ciudad de Tudela
Tutera
Presidentea Jesus Miranda
Entrenatzailea Euskal Herria José María Lumbreras
Liga Bigarren B Maila
2018-19 II multzoko 14.a
Webgunea cdtudelano.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1935an Club Deportivo Tudelano sortu zuten herriko Ancora, Aragon, Tudela eta Vegetarianos futbol taldeak batuz. 40. hamarkadan hirugarren mailan egonkortu zen eta 1942 eta 1954 urteetan bigarren mailara igotzeko play-offak jokatu zituen.

1976-77 urtean sortu berria zen bigarren B mailara igotzea lortu zuen baina urtebete baino ez zuen egin bertan. 1983an Hirugarren mailako Ligako Kopako finalera iritsi zen baina Real Madrilen hirugarren taldeak eraman zuen txapelketa. Hurrengo urtean berriz iritsi zen finalera eta oraindoan txapelduna izan zen, Yeclano CF-ri 1-1, 4-2 irabazita.

1991ean berriz igo zen bigarren B mailara eta 5 urte egin zituen bertan. Igoera bietan Jesús Cristo Díaz zen Tudelanoren presidentea.

XXI mendean hirugarren mailako talde punteroa izan zen baina ez zuen bigarren B mailara igotzea lortzen. 2007tik aurrera sei play-off jarraian jokatu zituen 2012an igoera lortu zuen arte. Ordutik bigarren B mailan ari da.

Futbol ZelaiaAldatu

1969 arte Griseras Udal Futbol Zelaian jokatu zuen, hortik aurrera Jose Antonio Elola futbol zelaian, 11.000 ikusleentzako tokia duena. Gaur egun Ciudad de Tudela izena du.

UniformeaAldatu

  • Lehenengoa: Zamarra txuria eta praka beltzak.

Jokalari ezagunakAldatu

DatuakAldatu

2018-19 barne:

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza Kopa
2004-05 3. maila 13.a
2005-06 3. maila 7.a
2006-07 3. maila 4.a
2007-08 3. maila 4.a
2008-09 3. maila 3.a
2009-10 3. maila 1.a
2010-11 3. maila 1.a 2. itzulia
2011-12 3. maila 3.a 1. itzulia
2012-13 Bigarren B Maila 7.a
2013-14 Bigarren B Maila 13.a 3. itzulia
2014-15 Bigarren B maila 5.a
2015-16 Bigarren B maila 3.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren B maila 9.a 3. itzulia
2017-18 Bigarren B maila 9.a 3. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 14.a 2. itzulia

MailakAldatu

PalmaresaAldatu

Lehen taldeaAldatu