Sestao River Club

Euskal kirol taldea

Sestao River Club Sestaoko (Bizkaia) futbol taldea da, 1996an sortua, Sestao Sport zena desagertu eta gero. 1.400 bazkide ditu eta 420.000 €-tako aurrekontua.

Sestao River Club
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaLehen Federazioa
EstadioaLas Llanas Udal ZelaiaSestao
43°19′N 3°01′W / 43.31°N 3.01°W / 43.31; -3.01
 4.367
Agintea
Ángel Castro
ZuzendariaMatias Lizarazu
EntrenatzaileaAitor Calle
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1996ko irailaren 4a
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala

Historia

aldatu

Sestao Sport desagertzerakoan sorturiko talde gaztea da. Koloreak mantendu dituzte eta bigarren janzkeran izena ematen dion River Plateren kamiseta hartu dute. Maila beherenean hasi zuen ibilbidea eta 2014an Bigarren B mailako txapeldun izatera iritsi da. Ez du ordea igoerarik lortu, gertu izan bazuen ere. Albaceteren aurkako etxeko partida 3-1 irabazten zihoala 3-3 berdindu zuen eta Albaceten ere 0-2 irabazten hasi zen 2-2 berdinduz. Kanpoko golen balioak utzi zuen igoerarik gabe. Bigarren aukeran ez zen fin ibili eta kanporatua gelditu zen.

2019-20 denboraldiko Errege Kopan Lugo kanporatu zuen baina bigarren itzulian Athleticen aurka jokatzea egokitu zitzaion eta 30 urteren ondoren elkarren arteko derbi ofizialean bilbotarrak nagusitu ziren 0-4. 2022-23 denboraldian ere Athleticen aurka jokatu zuen eta 0-1 emaitzaz galdu zuen.

Futbol zelaia

aldatu

Las Llanas, izen bereko kalean. 1923an zabaldua. 8.905 pertsonentzako lekua. Neurriak: 103 x 65 m. Entrenamendu zelaiak: Galindo futbol zelaiak, Ondejeda parkean.

Uniformea

aldatu

Azken urteak

aldatu
     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2020
     
 
 
 
2020-2022

Datuak

aldatu
 
Las Llanas futbol zelaia.

2024-25 barne:

Guztira

aldatu

2024-25 barne.

Azken urteetako ibilbidea

aldatu
Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2003-04 4 3. maila 1.a
2004-05 3 Bigarren B maila 19.a 1. itzulia
2005-06 4 3. maila 1.a
2006-07 3 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2007-08 3 Bigarren B maila 10.a 1. itzulia
2008-09 3 Bigarren B maila 13.a
2009-10 3 Bigarren B maila 17.a
2010-11 4 3. maila 3.a
2011-12 3 Bigarren B maila 10.a
2012-13 3 Bigarren B maila 12.a
2013-14 3 Bigarren B maila 1.a
2014-15 3 Bigarren B maila 13.a 1. itzulia
2015-16 3 Bigarren B maila 6.a
2016-17 3 Bigarren B maila 19.a 2. itzulia
2017-18 4 3. maila 4.a
2018-19 4 3. maila 2.a
2019-20 4 3. maila 2.a 2. itzulia
2020-21 4 3. maila 3.a 1. itzulia
2021-22 4 Bigarren Federazioa 2.a (II multzoa)
2022-23 4 Bigarren Federazioa 1.a 2. itzulia
2023-24 3 Lehen Federazioa 11.a 2. itzulia
2024-25 3 Lehen Federazioa

Palmaresa (Sestao River)

aldatu

Lehen taldea denboraldika

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu