Club de Futbol Reus Deportiu

Club de Futbol Reus Deportiu futbol talde katalana da, Reus hirikoa, Tarragonako probintzian. 2016an Espainiako Bigarren Mailara igotzea lortu zuen baina diru arazo larriengatik bigarren denboraldian kanporatua izan zen[1] eta ondoren desegin zen.

Club de Futbol Reus Deportiu
Sorrera1909-2019
Futbol zelaiaCamp Nou Municipal
edukiera: 5.000 lagun
inaugurazioa: 1978
PresidenteaKatalunia Xavier Llastarri
EntrenatzaileaKatalunia Xavier Bartolo
Liga2. maila
2018-19kanporatua
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2015-16ko taldea.

Historia aldatu

1909 urtean Club Deportiu Reus sortu zen aurrez izan zen Reus Sport Club taldeari jarraipena emanez. 1917an Club Velocipedista eta SC Olímpia taldeekin bat egin zuen Reus Deportiu bihurtuz. 1951 urtean taldeak bi kirol nagusi zituen eta bitan banatzea erabaki zuen, futbol taldea alde batetik eta patin-hockey taldea bestetik.

Historia guztian zehar behe mailatan ibili zen. 1981ean lehen aldiz Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen eta bi urte egin zituen bertan. 1999an eta 2002an igoera berriak lortu zituen eta 2016an lehen aldiz Bigarren B mailako finalera iritsi zen eta irabazi ez zuen arren Bigarren Mailara igo zen. Estreineko denboraldian 11. postuan gelditu zen.

2018ko urrian egoera ekonomikoa oso larria zuela onartu zuen, 5'3 milioi eurotako zora baitzuen. Jokalariek 3 hilabete zeramaten kobratu gabe eta kluba salatzear egon ziren baina abenduan tratu batetara iritsi eta Reus desagertzeko arriskua ekidin zen. 2019ko urtarrilaren 28an ordea Ligatik kanporatzeko erabakia hartu zen, hiru urtetarako.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1925
     
 
 
 
1966
     
 
 
 
1974-tik
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

Datuak aldatu

2018-19 denboraldia barne.

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Hirugarren Maila 4.a -
2005-06 2. B Maila 17.a -
2006-07 Hirugarren Maila 1.a -
2007-08 Hirugarren Maila 3.a 1. itzulia
2008-09 Hirugarren Maila 2.a -
2009-10 Hirugarren Maila 2.a 2. itzulia
2010-11 Hirugarren Maila 4.a -
2011-12 2. B Maila 8.a -
2012-13 2. B Maila 14.a -
2013-14 2. B Maila 12.a -
2014-15 2. B Maila 3.a -
2015-16 2. B Maila 1.a (III multzoa) 1/32
2016-17 Bigarren Maila 11.a 2. itzulia
2017-18 Bigarren maila 14.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren maila kanporatua 3. itzulia
  • (kanp), kanporatua

Irabazitako txapelketak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Oficial: tres años de expulsión inmediata del fútbol profesional para el Reus» Marca.com 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2019-01-28).

Kanpo estekak aldatu