Indautxu Kirol Elkartea

Indautxu Kirol Elkartea Bilboko Indautxu auzoko kirol kluba da. 1924an sortua, egun Lurraldeko Preferentean dabil, Espainiako futbol ligako bigarren mailan 13 urtetan egon bazen ere 1950eko hamarkadan eta 1960koan.

Sociedad Deportiva Indautxu
Sorrera1924 (100 urte)
Futbol zelaiaIparralde
Bilbo
edukiera: 1.000 lagun
PresidenteaFidel Olozaga
EntrenatzaileaPablo Palacio Llano
LigaBizkaiko Ohorezko Maila
2022-2313.a
Webguneahttps://sdindautxu.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Futbol sailaz gainera, boxeo eta igeriketa sailak ere baditu.

Historia aldatu

1924an sortu eta 1929an desegin zuten, baina 1940an Gerra Zibilaren ondoren birsortu zen. 1942an Afizionatuen Espainiako futbol txapelketaren finala jokatu zuen baina galdu egin zuen. 1945ean ordea irabazlea izan zen. Hurrengo urteetan beste hiru final jokatu zituen baina ez zuen garaipenik lortu.

1955-56 denboraldian Bigarren Mailara igo zuen, Zarra eta Panizo bezalako jokalarien laguntzaz eta Rafael Iriondo entrenatzailea zutela. 1967 arte jarraian egon zen bigarren mailan eta emaitza onak ere lortu zituen 1957 eta 1959ko hirugarren postua eta 1958ko laugarrena besteak beste. Azken denboraldia 1969koa izan zuen. Handik hirugarren mailara jeitsi zen, ez baitzen bigarren B maila sortua izan, eta urte asko egin zituen bertan.

2003 eta 2006 artean hirugarren mailan ibili zen baina maila galdu eta ordutik Bizkaiko erregional mailako ligatan aritu da.

Uniformea aldatu

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka urdinak.

Futbol Zelaia aldatu

Iparralde Futbol Zelaiak 1.000 ikusleentzako tokia du.

Palmaresa aldatu

Datuak aldatu

2023-24 barne:

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua
2004-05 4 Hirugarren Maila 9.a
2005-06 4 Hirugarren Maila 17.a (jeitsi)
2006-07 5 Bizkaiko Ohorezko maila 17.a (jeitsi)
2007-08 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 11.a
2008-09 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 4.a
2009-10 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 1.a (igo)
2010-11 5 Bizkaiko Ohorezko maila 7.a
2011-12 5 Bizkaiko Ohorezko maila 18.a (jeitsi)
2012-13 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 14.a
2013-14 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 3.a (igo)
2014-15 5 Bizkaiko Ohorezko maila 18.a (jeitsi)
2015-16 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 15.a
2016-17 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 9.a
2017-18 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 3.a
2018-19 6 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 2.a (igo)
2019-20 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 15.a
2020-21 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 7.a
2021-22 6 Bizkaiko Ohorezko Maila 9.a
2022-23 6 Bizkaiko Ohorezko maila 13.a
2023-24 6 Bizkaiko Ohorezko maila

Jokalari famatuak aldatu

Entrenatzaile famatuak aldatu

Kanpo estekak aldatu