Sociedad Deportiva Oyonesa

Sociedad Deportiva Oyonesa (euskaraz: Oiondar Kirol Elkartea) Oiongo futbol taldea da. Errioxako taldeen Hirugarren Mailako XVI. Multzoan dabil Club Atletico Vianes talde nafarrarekin batera Euskal Herriko talde bakarrak izanik (bai Oion bai Viana Logroñotik 10 kilometro baino gutxiagotara daude eta).

Sociedad Deportiva Oyonesa
Sorrera1928
Futbol zelaiaOion Arena
(Oion)
edukiera: 1.000 lagun
PresidenteaAndres Sarabia
EntrenatzaileaJorge Otxoa
LigaHirugarren Maila
2019-20XVI multzoko 8.a
Webguneawww.sdoyonesa.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Taldea 1928an sortu zen eta erregional mailan aritu zen XX mende guztian zehar. 2004an Nafarroa eta Errioxako taldeak bereiztu egin ziren eta bakoitzak Hirugarren maila propio bat sortu zuen. Oyonesa Errioxako hirugarren mailan gelditu zen eta ordutik aurrera bertan ibili da. 2008an bigarren taldea sortu zuen, Oyonesa B eta hau Errioxako Erregional Preferentean ari da jokatzen.

2009-10 denboraldian Hirugarren mailako XVI multzoko txapelduna izan zen eta Bigarren B mailarako igoera fasea jokatu zuen baina Real Sociedad B taldeak kanporatu zuen. Urte horretan bertan Trofeo Invicto Don Balón saria eman zioten, 25 partidutan zehar galdu gabe egon zelako, urte horretan Espainiako talde guztien artean gehien iraun zuena izan baitzen.

Futbol ZelaiaAldatu

Sociedad Deportiva Oyonesak 2010 urtean inauguratu zen Oion Arena Futbol Zelaian jokatzen du, 1.000 ikusleentzako tokia duena. Aurrez El Espinar zelaian aritu zen.

DatuakAldatu

2019-20 denboraldia barne.

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2004-05 3. maila 12.a
2005-06 3. maila 6.a
2006-07 3. maila 5.a
2007-08 3. maila 9.a
2008-09 3. maila 7.a
2009-10 3. maila 1.a
2010-11 3. maila 8.a
2011-12 3. maila 8.a
2012-13 3. maila 5.a
2013-14 3. maila 8.a
2014-15 3. maila 10.a
2015-16 3. maila 10.a
2016-17 3. maila 10.a
2017-18 3. maila 17.a
2018-19 3. maila 11.a
2019-20 Hirugarren Maila 8.a

PalmaresaAldatu

Kanpo estekakAldatu