Ireki menu nagusia

Getxoko Arenas Getxoko futbol taldea da. 1909an sortua, orain Hirugarren Mailan dabil baina XX. mendeko hasieran Euskal Herriko klub nagusienetako bat zen.

Arenas Club de Getxo
Ezizena(k) Historikoa
Sorrera 1909 (110 urte)
Futbol zelaia Gobela
Getxo
(edukiera: 1.200 lagun)
Presidentea Jose Ignacio Zuazo Jauregi
Entrenatzailea Endika Bordas
Liga Bigarren B maila
2018-19 II multzoko 15.a
Webgunea www.arenasclub.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Kluba Areeta eta Negurin sortu zen. Hantxe partidak jokatzen zituzten 1901 urtean baina, 1909 arte itxaron zuten Arenas Football Club sortzeko, 1912an Arenas Club eta 1917an Arenas Club de Guecho izango zena.

Hasi zenetik gertuko Athletic Cluba zuen etsai nagusia. 1917an, lehendabizikoz Ipar Txapelketa irabazi zuen eta Espainiako Kopa jokatzera sailkatu zen. Finala Real Madriden aurka galdu zuen.

1919an Bizkaiko Txapelketa irabazi eta Espainiako Kopan Futbol Club Barcelona irabazi zuten. Gero, Kopan 1922an parte hartu zuen eta 1925ean eta 1927an txapeldunordea zen, FC Barcelonak eta Real Unionek irabazia hurrenez hurren.

1928an sorberria zen Futbol Ligako Lehenengo Mailan parte hartu zuen. Hantxe eman zituen zapi urte, profesionaltasunak gaina hartu zuen arte.

Gero, urte asko eman ditu Hirugarren Mailan, bertan denboraldi gehien jokatu dituzten kluben artean dago. 2015ean hirugarren egin ondoren play offean Oviedo B, CF Extremadura eta UD Logroñés garaitu ondoren Bigarren B mailara igotzea lortu du.

UniformeaAldatu

HistorikoakAldatu

     
 
 
 
1902
     
 
 
 
1925
     
 
 
 
1935

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

Futbol zelaiaAldatu

Gobela Futbol Zelaia, 1.221 ikusleentzako tokia eta 100x60 metro dituena.

DatuakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Getxoko Arenasen ibilbide historikoa»

2019-20 barne:

Denboraldia Maila Emaitza Kopa
2006-07 Hirugarren Maila 11.a
2007-08 Hirugarren Maila 12.a
2008-09 Hirugarren Maila 11.a
2009-10 Hirugarren Maila 15.a
2010-11 Hirugarren Maila 8.a
2011-12 Hirugarren Maila 14.a
2012-13 Hirugarren Maila 2.a
2013-14 Hirugarren Maila 3.a
2014-15 Hirugarren Maila 3.a (igo)
2015-16 Bigarren B maila 8.a
2016-17 Bigarren B maila 9.a 2. itzulia
2017-18 Bigarren B maila 12.a
2018-19 Bigarren B maila 15.a
2019-20 Bigarren B maila

Futbolari ezagunakAldatu

PalmaresaAldatu

EntrenatzaileakAldatu

Lehen taldea denboraldikaAldatu