Ireki menu nagusia

Sociedad Cultural Deportiva Durango

Cultural Durango» orritik birbideratua)

Sociedad Cultural Deportiva Durango Durangoko futbol taldea da. 1919an sortua, egun Hirugarren Mailan dabil.

Sociedad Cultural Deportiva Durango
Ezizena(k) Cultu
Sorrera 1919 (100 urte)
Futbol zelaia Tabira
Durango
(edukiera: 500 lagun)
Presidentea Jon Andoni Bengoetxea
Entrenatzailea Igor Nuñez
Liga 2.B maila
2018-19 II multzoko 20.a (jeitsi da)
Webgunea www.culturaldurango.org
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1919an baziren Duragoko Ezkurdiosten jokatzen zuten hainbat kirol talde: Anbotomendi, Ederrori, Margarita, Arrastraka, Danok Bat eta Tabira. Denek bat egitea erabaki zuten eta Iurretan zelai bat egin zuten, Ertzimingogane. 1922-23 denboraldian hasi zen Bizkaiko ligan jokatzen eta 1925ean San Fauston futbol zelai berria egin zuten.[1]

1943-44 denboraldian Hirugarren mailara igo zen eta bertan Zaragoza, Indautxu eta Numancia bezalako taldeekin aritu zen 1947 arte. 1949an Tabira futbol zelaia estrainatu zuen. 1954an berriz igo zen hirugarren mailara eta 1961 arte egin zuen bertan.

1984an hirugarren mailara itzuli eta 1986an Bigaren B mailan egin zuen debuta. Bost denboraldi egin zituen bertan, emaitzarik onena 1989-90eko 6. postua izan zuen.

Ordutik hirugarren mailan izan da, 2005-06 denboraldian bigarren B mailan egin zuen urtea ezik. 2018an Hirugarren mailan txapeldun geratu zen eta berriz igo da bigarren B mailara.

Futbol zelaiaAldatu

Durangoko Tabira futbol zelaiak 106x 64 metro eta 500 ikusleentzako tokia du.

DatuakAldatu

2018-19 denboraldia barne.

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza Errege Kopa
2004-05 3. maila 4.a
2005-06 Bigarren B maila 17.a
2006-07 3. maila 8.a
2007-08 3. maila 17.a
2008-09 3. maila 16.a
2009-10 3. maila 7.a
2010-11 3. maila 4.a
2011-12 3. maila 7.a
2012-13 3. maila 8.a
2013-14 3. maila 12.a
2014-15 3. maila 4.a
2015-16 3. maila 10.a
2016-17 3. maila 3.a
2017-18 3. maila 1.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 20.a 1. itzulia

PalmaresaAldatu

ErreferentziakAldatu

Jokalari ezagunakAldatu

Lehen taldea denboraldikaAldatu