Bilbao Athletic

futbol taldea, Athletic Cluben filiala maskulinoa

Bilbao Athletic edo Athletic B Athletic Clubeko futbol arloko talde profesionalen azpian dagoen futbol taldea. Harrobiko maila altuena da eta jokalariez hornitzen du lehen taldea. Egun Bigarren B Mailaren II. Multzoan dabil. Espainiako Federakuntzaren arauak direla eta, bigarren taldea izanda beti lehendabiziko taldea baino maila bat beherago (gutxienez) jokatu behar du eta ezin du Errege Kopan parte hartu. Taldeak 23 urte baino gazteagoak diren futbolariek osatua izan behar da, edo behintzat, 25 urte baino gazteagoak baina lehen taldearekin kontratu profesional bat sinatu dutenek.

Bilbao Athletic
Datuak
Izen ofiziala
Bilbao Athletic
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaLehoikumeak, Kumeak eta Cachorros
LigaLehen Federazioa
EstadioaLezamako instalazioakLezama
43°17′N 2°50′W / 43.28°N 2.84°W / 43.28; -2.84
 1.400
Agintea
EntrenatzaileaAlex Pallarés (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaAthletic
BabesleaKutxabank
Historia
Sorrera1964
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala

Historia aldatu

Bilbao Athletic 1938an, Espainiako Gerra Zibilaren garaietan, sortu zuten Espainiako Ligaren etenaldian Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko. Gerra bukatu eta berehala, taldea desagertu zen Getxoko Arenas bigarren taldea bihurtuta.

1964an ideia berpiztu eta, Piru Gainzak entrenatuta, Bigarren Erregional Mailan hasi zen 1966an Hirugarren Mailara igo arte. 1969an Bigarren Mailara igotzea lortu zuen urte bakarrerako. Bigarren igoera 1983an izan zuen eta 1996 arte urtero aritu zen bertan, 1988-89 denboraldian ezik. Emaitza onak ere lortu zituen, bereziki lehenengo urtean, 1984an, bigarren egin baitzuen baina ez zen mailaz igo Athletic-en harrobiko taldea zelako. 1990an hirugarrena izan zen eta igotzea tokatzen zitzaion arren bigarren mailan gelditu zen berriz.

Azken bi hamarkadetan Bigarren B mailan aritu da eta hainbat aldiz igoera play-offa jokatu du. 2015 ekainean lortu zuen Bigarren mailara bueltatzea baina urte bakarra egin zuen bertan. 2022-23an Bigarren maila RFEF-ra jeitsi zen.

Futbol Zelaia aldatu

Athletic Clubek Lezamako bere instalazioetan duen zelaiak 2.000 ikusleentzako tokia du. Bigarren Mailan aritutako denboraldietan San Mames ere erabili du.

Datuak aldatu

2023-24 denboraldia barne.

Palmaresa aldatu

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua
1999-00 3 Bigarren B maila 8.a
2000-01 3 Bigarren B maila 6.a
2001-02 3 Bigarren B maila 6.a
2002-03 3 Bigarren B maila 4.a
2003-04 3 Bigarren B maila 11.a
2004-05 3 Bigarren B maila 4.a
2005-06 3 Bigarren B maila 6.a
2006-07 3 Bigarren B maila 15.a
2007-08 3 Bigarren B maila 15.a
2008-09 3 Bigarren B maila 4.a
2009-10 3 Bigarren B maila 15.a
2010-11 3 Bigarren B maila 12.a
2011-12 3 Bigarren B maila 8.a
2012-13 3 Bigarren B maila 3.a
2013-14 3 Bigarren B maila 5.a
2014-15 3 Bigarren B maila 2.a (igo)
2015-16 2 Bigarren maila 22.a (jeitsi)
2016-17 3 Bigarren B maila 8.a
2017-18 3 Bigarren B maila 4.a
2018-19 3 Bigarren B maila 6.a
2019-20 3 Bigarren B maila 3.a
2020-21 3 Bigarren B maila 2.a
2021-22 3 1. maila RFEF 15.a
2022-23 3 1. maila RFEF 20.a
2023-24 4 2. maila RFEF

Taldea, denboraldiz denboraldi aldatu


Kanpo estekak aldatu