Real Sociedad B
Real Sociedad B —Sanse izenaz ezaguna— Real Sociedad taldearen filiala da. 1951n sortu zen, San Sebastian Club de Fútbol izenarekin. Gaur egun Bigarren B mailan ari da jokatzen. Lehen taldeko jokalari asko Sansen hazten dira, taldearen harrobia denez.
Ezizena(k) | Txuri-urdinak, Erreala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1951 (70 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Zubieta (Z-7) edukiera: 32.000 lagun inaugurazioa: 1993 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren B Maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 5.a (II multzoan) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.realsociedad.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
1951 urtean sortu zen San Sebastián Club de Fútbol izenarekin Errealaren harrobi izateko asmotan. Behe mailatan hasi zen jokatzen eta 1960an Hirugarren mailako txapeldun gelditu eta bigarren mailara igo zen. Lehenengo urtean 9. postuan gelditu zen eta 1962an 5. postuan. Hala ere jeitsiarazi egin zuten Errealak lehen maila galdu zuelako. Ez da berriz bigarren mailara igo.
1977an bigarren B maila eratu zen eta Sanse 1980an igo zen maila berri honetara. Ordutik 27 denboraldi eman ditu bertan, Estatuan denboraldi gehien egin duenetako taldea da. XXI mendean ordea denboraldi batzuk egin behar izan ditu hirugarren mailan ere.
EstadioaAldatu
Zubietako Kirol Instalazioetako Z-7 zelaian jokatzen ditu partiduak. 2.500 lagunentzako edukiera du.
DatuakAldatu
2019-20 barne:
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 2
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 34
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 27
- Emaitzarik onena: 5. (Bigarren Maila, 61-62 denboraldia)
IbilbideaAldatu
MailakAldatu
- 1951-57: Erregional Maila.
- 1957-60: Hirugarren Maila.
- 1960-62: Bigarren Maila.
- 1962-80: Hirugarren Maila.
- 1980-97: Bigarren B Maila.
- 1997-01: Hirugarren Maila.
- 2001-02: Bigarren B Maila.
- 2002-03: Hirugarren Maila.
- 2003-09: Bigarren B Maila.
- 2009-10: Hirugarren Maila.
- 2010- : Bigarren B Maila.
Azken urteetako emaitzakAldatu
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2006-07 | Bigarren B Maila | 7.a |
2007-08 | Bigarren B Maila | 12.a |
2008-09 | Bigarren B Maila | 18.a |
2009-10 | 3. Maila | 1.a |
2010-11 | Bigarren B Maila | 11.a |
2011-12 | Bigarren B Maila | 12.a |
2012-13 | Bigarren B Maila | 11.a |
2013-14 | Bigarren B Maila | 12.a |
2014-15 | Bigarren B maila | 14.a |
2015-16 | Bigarren B maila | 7.a |
2016-17 | Bigarren B maila | 10.a |
2017-18 | Bigarren B maila | 3.a |
2018-19 | Bigarren B maila | 12.a |
2019-20 | Bigarren B maila | 5.a |
PalmaresaAldatu
- Hirugarren Maila (5): 1960, 1980, 1999, 2000, 2010.