Unión Deportiva Las Palmas

Unión Deportiva Las Palmas futbol talde kanariarra da, 1949an Kanaria Handiko Las Palmas hirian sortutakoa. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du, baita historian zehar bertan 34 denboralditan ibili ere 2019-20 arte. 4 aldiz irabazi dute bigarren mailako txapelketa. Ligaren sailkapen historikoan 19. taldea da.

Unión Deportiva Las Palmas
Sorrera1949
Futbol zelaiaEstadio de Gran Canaria
edukiera: 31.250 lagun
inaugurazioa: 2003
PresidenteaEspainia Miguel Angel Ramírez
EntrenatzaileaEspainia Francisco Javier García Pimienta
Liga1. maila
2023-2416.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Errealaren aurkako partida.
Gran Canaria estadioa.

Lehiakortasun handia du Club Deportivo Teneriferekin, biak kanariarrak baitira.

Historia

aldatu

Sorrera eta hasierako urteak

aldatu

Taldearen sorrera 1949an gertatzen da hiriko bost futbol taldek bat egin zutenean, horti Unión Deportiva izena. Bost taldeak honako hauek ziren: Club Deportivo Gran Canaria, Atlético Club, Real Club Victoria, Arenas Club eta Marino Fútbol Club. Bi urte baino ez zituen behar izan lehen mailara igotzeko, bertan urte bakarra egin bazuen ere. Baina bide onean zegoen eta 1955 eta 1960 artean lehen mailan sei denboraldiz jarraian egon zen.

60. hamarkada: Urrezko aroa

aldatu

1964-65 urtean igo zen hirugarren aldiz eta 19 denboraldi jarraian eman zituen lehen mailan. Urterik onena baina 60. hamarkadan izan zituen, izan ere 1968an hirugarren egin baitzuen eta 1969an bigarren. Urte haietan ere ohikoa izan Europan parte hartzea, bai Ferien Kopan, nola UEFA Kopan ere.

70. hamarkadan ere bikain aritu zen, batez ere bukaera aldera, 1977an laugarren izan baitzen ligan eta 1978an Errege Kopako finala jokatu baitzuen. Bartzelona nagusitu zitzaion 3-1eko emaitzarekin.

Gainbehera

aldatu

Baina 19 denboraldi lehen mailan egin ondoren 1983an bigarren mailara jeitsi zen. Ordutik aurrera bi aldiz egon da lehen mailan, 1986-1988 eta 2000-2002, aldi bakoitzean bi urte egin zituen. Bigarren B maila ere ezagutu izan du, batez ere diru arazoak zirela eta. 2005etik aurrera bigarren mailan aritu da, azken urteetan goiko postuetan.

Lehen mailarako itzulera

aldatu

2013-14 denboraldian lehen mailara igotzeko play-offa jokatu zuen eta luzapenean sarturiko gol baten bidez Córdoba izan zen saria lortu zuena. 2014-15 denboraldian 4. egin zuen ligan eta play-offean Valladolid eta Zaragoza gaindituta lehen mailara itzuli zen.

2015-16 denboraldia makal hasi zuen baina gabon ondoren errekuperatu eta arazo gabe mantendu zen, azkenean 11. postua lortuz. 2016-17 denboraldian ere 14. postu lasaia lortu zuen. 2017-18 denboraldian okerrago ibili zen eta hainbat jardunaldiren faltan maila galdu zuen.

2022-23 denboraldian bigarren egin eta lehen mailara zuzenean igo zen. Denboraldi lasaia izan zuen baina behin salbazioa lortuta emaitza txarrak izan zituen eta 16. posturaino jaitsi zen.

Uniformea

aldatu

Kamiseta horia eta praka urdinak ditu, hauek baitira Kanaria Handiaren kolore tradizionalak. Bigarren kamiseta urtero aldatzen du, kluba sortu zuten bost taldeen kamisetak erabiltzen dituelarik: urdin argia eta zuria (Marino FC), zuria (CD Gran Canaria), zuria eta gorria (Atlético Club), beltza (RC Victoria) eta gorria (Arenas Club).

Etxeko ekipamendua

aldatu
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Kanpoko ekipamenduak

aldatu
     
 
 
 
'
     
 
 
 
'
     
 
 
 
'
     
 
 
 
'
     
 
 
 
'

Datuak

aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 35
  • Denboraldiak 2. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1968-69)

2023/2024 Taldea

aldatu

2023ko abuztuaren 28an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Aarón Escandell
2   AUR Marvin Park (Real Madrildik utzita)
3   ATZ Sergi Cardona
4   ATZ Alex Suárez
5   ERD Javi Muñoz
6   ATZ Eric Curbelo
7   AUR Cristian Herrera
8   ERD Fabio González
9   AUR Sandro Ramírez
10   ERD Alberto Moleiro
11   AUR Benito Ramírez
12   ERD Enzo Loiodice
13   ATE Álvaro Valles
Zbk. Postua Jokalaria
14   ATZ Álvaro Lemos
15   ATZ Mika Mármol
16   AUR Sory Kaba
17   AUR Munir El Haddadi
18   ATZ Daley Sinkgraven
19   AUR Marc Cardona
20   ERD Kirian Rodríguez
21   ERD Jonathan Viera
22   ERD Nuke Mfulu
23   ATZ Saúl Coco
24   AUR Pejiño
28   ATZ Julián Araujo (Bartzelonatik utzita)
-   ERD Máximo Perrone (Manchester Citytik utzita)

Irabazitako txapelketak

aldatu

Espainiako txapelketak: 4

aldatu

Bigarren 1968-69 denboraldian eta hirugarren 1967-68an.

finalista 1978an.

1953-54, 1963-64, 1984-85 eta 1999-2000an.

1994-95 (Las Palmas B taldea)

Lagunartekoak: 1

aldatu

Azken urteetako ibilbidea

aldatu
Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 3 Bigarren B maila 7.a 1/64
2005-06 3 Bigarren B maila 3.a 3. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 18.a 3. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 8.a 1/32
2008-09 2 Bigarren maila 18.a 2. itzulia
2009-10 2 Bigarren maila 17.a 3. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 9.a 2. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 6.a 1/16
2013-14 2 Bigarren maila 6.a 1/32
2014-15 2 Bigarren maila 4.a 1/32
2015-16 1 Lehen maila 11.a 1/4
2016-17 1 Lehen maila 14.a 1/8
2017-18 1 Lehen maila 19.a 1/8
2018-19 2 Bigarren maila 12.a 2. itzulia
2019-20 2 Bigarren maila 9.a 2. itzulia
2020-21 2 Bigarren maila 9.a 2. itzulia
2021-22 2 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 2.a 2. itzulia
2023-24 1 Lehen maila 16.a 1/16

Kanpo estekak

aldatu
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal