Lehen maila RFEF
Lehen maila RFEF (gaztelaniaz: Primera División RFEF), Espainiako futbol liga txapelketaren hirugarren maila da, 2.B maila desagertu eta 2021-22 denboraldian abiatu zena.
Lehen maila RFEF Primera División RFEF | |
---|---|
Antolatzailea | Espainiako Futbol Federazioa |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2021-22 |
Azkena | Lehen maila RFEF 2021-22 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 40 (20 taldetako 2 multzo) |
Maila | 3 |
Igoera | 2. mailara |
Jeitsiera | Bigarren maila RFEF-ra |
Garaipen gehien | Racing de Santander (1) |
Txapelduna | Racing de Santander (2021-22) |
Webgunea | www.rfef.es |
SorreraAldatu
2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF hain zuzen ere[1]. Gainerako taldeek Bigarren maila RFEF osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.
Lehia sistemaAldatu
Sailkaturiko 40 taldeak 20 taldetako bi multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Bigarren mailara eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bi talde igoko dira.
Bigarren maila RFEF-ra jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak.
PalmaresaAldatu
Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Gainerako igoerak | Euskal taldeak |
---|---|---|---|---|---|
2021-22 | Racing Santander | 3-0 | Andorra | Albacete Villarreal B |
8. Real Unión 15. Bilbao Athletic 19. Tudelano (jeitsi) |
2022-23 | 1. Amorebieta 5. Real Sociedad B 7. Osasuna B 13. Real Unión 20. Bilbao Athletic (jeitsi) |
Euskal taldeakAldatu
2022-23 denboraldiaAldatu
Taldea | Hiria/Herria | Zelaia |
---|---|---|
Amorebieta | Zornotza | Urritxe |
Bilbao Athletic | Bilbo | Lezama |
Osasuna B | Iruñea | Taxoare |
Real Sociedad B | Donostia | Zubieta |
Real Unión | Irun | Stadium Gal |
GuztiraAldatu
2022-23 barne.
Taldea | Denboraldiak |
---|---|
Real Unión | 2 |
Bilbao Athletic | 2 |
CD Tudelano | 1 |
Amorebieta | 1 |
Real Sociedad B | 1 |
Osasuna B | 1 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así es la nueva y liosa Segunda B explicada a la perfección: grupos ascensos, descensos...» AS.com 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).