Ireki menu nagusia

Leioa Kirol Elkartea Leioako futbol taldea da. 1925ean sortua, 2014tik aurrera Bigarren B mailan jokatzen du.

Leioa Kirol Elkartea
Sorrera 1925 (94 urte)
Futbol zelaia Sarriena
Leioa
(edukiera: 3.000 lagun)
Presidentea Javier Landeta
Entrenatzailea Euskal Herria Jon Ander Lambea
Liga Bigarren B maila
2018-19 II multzoko 7.a
Webgunea www.sdleioa.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1925 urtean sortu zuten Sociedad Deportiva Lejona izenarekin. Amberesen, 1920ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen Espainiar selekzioan baziren bi jokalari aurrez Leioan arituak zirenak, Félix Sesumaga (Bartzelonan ari zena) eta Sabino Bilbao (Athleticekoa), biak ere Lamiako auzokoak. 1942 eta 1944 urteetan Valencia CF taldearekin lehen mailako Pichichi izan zen Edmundo Suárez "Mundo" ere Leioan jokaturikoa zen. Taldea hamarkada horietan Bizkaiko txapelketetan aritu zen baina diru arazoen erruz 1950ean desagertu egin zen. Talde honek kamiseta granate eta urdina erabiltzen zuen eta praka beltzak.

1974an birsotu egin zuten Leioa Kirol Elkartea izenarekin. Bartzelonari eskutitza bidali zioten lagunta eskatuz et tale kataluniarrak bere ekipazio osoa bidali zien. Ibilbide guztia erregional maila desberdinetan egin ondoren 2008an hirugarren mailara igotzea lortu zuen eta 2014an Bigarren B mailara iritsi zen. Denboraldirik onena 2016-17 izan du, 5. postua lortu baitu, igoera play-offak jokatzetik puntu bakarrera geldituz.

DatuakAldatu

 
Sarrienan 2017. urtean.

2019-20 barne:

IbilbideaAldatu

Denboraldia Maila Emaitza Kopa
2004-05 Bizkaiko Ohorezko Maila 6.a
2005-06 Bizkaiko Ohorezko Maila 13.a
2006-07 Bizkaiko Ohorezko Maila 4.a
2007-08 Bizkaiko Ohorezko Maila 1.a
2008-09 Hirugarren Maila 11.a
2009-10 Hirugarren Maila 16.a
2010-11 Hirugarren Maila 9.a
2011-12 Hirugarren Maila 8.a
2012-13 Hirugarren Maila 4.a
2013-14 Hirugarren Maila 1.a
2014-15 Bigarren B maila 15.a 3. itzulia
2015-16 Bigarren B maila 16.a
2016-17 Bigarren B Maila 5.a
2017-18 Bigarren B maila 10.a 2. itzulia
2018-19 Bigarren B maila 7.a

PalmaresaAldatu

Jokalari ezagunakAldatu

Lehen taldea denboraldikaAldatu

Emakumezkoen taldeaAldatu

Leioa Kirol Elkartea
(emakumezkoak)
Liga Euskal Liga
2018-19 3.a
Webgunea www.sdleioa.com
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa

Leioak emakumezkoen taldea eratu zuen 2000 urtean Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. 2002an Euskal Liga irabazi ondoren Superligara igo zen. Dena den Urte horretan Athletic-ek bere babesean hartu zuen, eta talde bilbotarraren izenean lau liga irabazi zituen jarraian.

Gaur egun Leioako Emakumeak izenarekin talde propioa dauka eta Euskal Ligan jokatzen ari da.

Urtea Maila Postua
2014-15 Euskal Liga 2.a
2015-16 2. maila 13.a
2016-17 Euskal Liga 5.a
2017-18 Euskal Liga 4.a
2018-19 Euskal Liga 3.a