Bilboko Euskal Museoa
(«Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa» orritik birbideratua)
Euskal Museoa Bilboko Zazpikaleetako Miguel Unamuno plazan dagoen arkeologia eta etnografia museoa da.
Euskal Museoa | |
---|---|
Patioa Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1921 |
Webgunea | http://www.euskal-museoa.org/ www.euskal-museoa.org |
Oharrak | Elbarrientzako sarbidea María Muñoz Kaletik. |
Historia
aldatuBizkaiko Arkeologia eta Euskal Herriko Etnografia Museoa jatorrizko izena zuela, 1921ean ireki zuten San Andres Ikastetxea Jesusen Lagundiarena zen eraikin barroko klaustroko beheko solairuan. Ikastetxe horretako parrokia egungo Joan Santuen eliza da. Hasiera hasieratik Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala izan zituen babesleak.
Epeka-epeka gertuko eraikinetara zabaldu zen, Bizkaiko arkeologia eta Euskal Herriko etnohistoria jasotzen dituzten bildumak gehitu ahala.
1962an Kultura Ondasun izendatu zuten, Monumentu Historiko-Artistico Nazional mailan.
Erakusketak
aldatuErakusketa iraunkorrak lau solairuetan banatzen dituzte:
- Beheko solairuan, aldebaterako erakusketak ez ezik laudak eta heraldika areto iraunkorra ere badaude. Klaustroan Mikeldi dago eta eskaileretan Kurutziagako gurutzearen erreprodukzioa.
- Lehendabiziko solairuan artzaintza kultura, itsasoa, zeramika, armak eta ehunen erakusketak daude.
- Bigarren solairuan loza eta portzelanak daude.
- Hirugarren solairuan Bilboko kontsulatuaren erakustaldia eta Bizkaiko maketa daude.
Argazki galeria
aldatu-
Artzaintza aretoa
-
Itsaso Aretoa
-
Itsaso Aretoa
-
Zeramika aretoa
-
Ehungintza aretoa
-
Prehistoria aretoa
-
Kurutziagako gurutzearen erreprodukzioa
-
Museoaren aurrealdea
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |