Gu ta Gutarrak (musika taldea)

Euskal musika taldea
Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gu ta gutarrak (argipena)».

Gu ta Gutarrak, Unai Iturriagak, Josu Zabala Ajuriagerrak eta Igor Elortzak, 2006an sortutako musika taldea da.

Gu ta Gutarrak
Datuak
Urteak2006 - 2008
Taldekideak
Unai Iturriaga
Igor Elortza
Josu Zabala Ajuriagerra
Jose Manuel Sampedro "Xanpe"
Aitor Rubio
Badok: gora-gu-ta-gutarrak Musikasten: gu-ta-gutarrak

Ibilbidea aldatu

Hamar urte lehenago 7 Eskaleren esperientzia onaren ondoren, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak eta Josu Zabala musikaria (Hertzainak) berriz elkartu ziren Gu ta Gutarrak egitasmoa sortzeko. Oraingoan ere bertsoa eta herri musika izan ziren ikuskizunaren ardatza, baina musika bertsora moldatu zuten. 2007ko otsailetik 2008ko ekaina bitartean aritu ziren saioak eskaintzen, eta emanaldi bakoitzak berezitasun bat zuen: tokiko lagun sortzaile bat gonbidatzen zuten taulara. Durangoko Plateruena kafe antzokian eskaini zuten azken emanaldia, eta hori jasotzen du Despedidea DVDak.

Diskografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu