Ireki menu nagusia

Anboto Komunikabideak

Euskarazko komunikabidea

Anboto Komunikabideak Durangaldeko (Bizkaia) hedabide nagusienetako bat da. Gaur egun, euskarri bitan ematen du informazioa: Anboto astekarian eta www.anboto.org webgunean. Durangaldeko Herri Komunikabideak izeneko elkarteak kudeatzen ditu biak.

Anboto
Mota tokiko informazioko astekaria eta Internet bidezko albistaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 2001
Hizkuntza euskara
Kolorea koloretan
Argitaletxea Durangaldeko Herri Komunikabideak
Banaketa
Banatze-eremua Durangaldea
Maiztasuna ostiraletan (astekaria)
Historia
Zuzendaria Jone Guenetxea
Erredaktoreak Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Joseba Derteano, Markel Onaindia, Amaia Ugalde, Maialen Zuazubiskar.
Identifikadoreak
ISSN 1132-9971
Kanpo loturak
anboto.org

Astekaria 2001ean sortu zen Durangaldeko informazioa euskaraz emateko helburuarekin eta hainbat euskara elkarteren ekimenez. Gaur egun 10.150 aleko tirada dauka astero, Durangaldeko 13 herritan: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotzan. Herririk herriko informazioa ez ezik, kirol, kultur eta ekonomia arloko albisteak ere jorratzen ditu, besteak beste.

Webguneak egunean eguneko informazioa lantzen du, hainbat euskarritan. Eskualdean interesgarri diren ekitaldien gaineko bideoak eta argazki bildumak sartzen dira Bideoteka eta Argazkiteka ataletan. Horrez gainera, astekaria PDF formatuan jaisteko aukera ere eskaintzen du eta Agenda atalean asteko ekitaldi guztien gaineko informazioa dator jasota.

Anboto Komunikabideak Topagunea euskara elkarteen federazioko bazkidea da, eta TOKIKOM marka bateratuaren sustatzailea.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.