Alluitz

Euskal Herriko mendia

Alluitz edo Asluze, Bizkaiko hego-ekialdean dagoen mendia, Abadiñoko udalerrian eta Anbotoko mendilerroan kokatuta dagoena, Anboto mendititik Larranoko lepoak banatzen duelarik. Izan ere, Larranotik Alluitzeko tontorreraino gandor ikusgarria luzatzen da, ondorengo puntuak igaro beharrekoak izanda: Larranoko Puntie (981 m), Urkuletako igarobidea (949 m), Gaintzako punta (1.014 m), Bedarkuluko lepotxoa, Zorrotzako haitza (1.017 m), Larrano Urkuluko lepoa (951 m), Larrano Urkuluko Puntie (1.016 m), "Infernuko zubia" edo Kokuskuluko arraila izugarria ( 976 m ).

Alluitz
Datu orokorrak
Garaiera1.034 m
Prominentzia88 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°10′17″N 2°38′20″W / 43.1714°N 2.639°W / 43.1714; -2.639
MendikateaAnbotoko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Lehen igoera1867an militar batzuk igo ziren bertako batzuek lagunduta neurriak hartzeko
Ohiko bideaAtxartetik
Geologia
Material nagusiakareharri
GaraiaKuaternario

Alluitzek 1.040 metroko altuera dauka tontorreraino, eta mendilerroko bigarren altuena da Anboto beraren ostean.

Durangaldearen ikuspegia elorri zuriaren alboan eta Alluitzeko gainetik.

Fitxa teknikoa

aldatu
  • Garaiera: 1.040 metro.
  • Mendilerroa: Anboto.
  • Hasiera: Atxarteko harrobia.
  • Altuera tartea: 785 metro.
  • Denbora: 3 ordu.
  • Koordenatuak: 43º 0.7´Iparralde. 2º 37´ Mendebalde.
  • Zailtasuna: Altua. Eguraldi txarrarekin desegokia.
  • Ikustekoak: Eskalatzeko hormak eta bideak. Pagadiak.

Abiapuntuak

aldatu
 
"Infernuko zubia" edo Kokuzkuluko arrailaren ikuspegi bat.

Bi abiapuntu dira nagusiak. Bideak ongi seinalatuta egoteagatik, ekipo egokia eramanez gero, behar bezala prestaturiko edozein mendizalerentzako egokia da Alluitz mendia.

  • Ohiko bidea Atxartetik (290 m) abiatzen da eta Artolako lepotik (564 m) igotzen da. Bertan bidea bitan banatzen da, mendebalderantz Aitz txikira (732 m) joateko edo ekialderantz Alluitzera harritza batetik apurka-apurka igotzeko. Bide hau elorri zuri bakarti baten ondotik igarotzen da, gandor zati bat eginez. Ordu 1 eta 45 minutuko ibilaldia da guztira.
  • Bestela, Urkiolatik (730 m) iristen da Larranoko lepora (957 m) hegoaldetik, bertan Santa Barbarako baseliza dagoelarik Alluitz eta Anboto artean. Hortik gandor luze eta ikusgarria hasten da, Larrano puntie (981m), Zorrotza (1.017 m), Larrango Urkulu (915 m) eta batez ere "Infernuko zubia" edo Kokuzkuluko arraila ezaguna (976 m), alde bietan amildegi handiak dituena eta I-II motako zailtasuna eskatzen duena. 1921ean Ángel Sopeña eta Ignacio Palacios eskalatzaile aitzindariak igo ziren lehenengo aldiz. 2 orduko ibilaldia da.

Azkenik, Larranora igotzeko iparraldetik ere egin daiteke: Axpe-Martzaatik (Atxondo) alde batetik edo Sagastatik (Abadiño), bestetik.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu