Miren Amuriza

Bizkaiko euskal bertsolaria

Miren Amuriza[1] Plaza[2] (Berriz, Bizkaia, 1990eko martxoaren 1a)[3] euskal filologoa, bertsolaria eta idazlea da. Haurrentzako zein helduentzako hainbat lan argitaratu ditu.

Miren Amuriza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Amuriza Plaza
JaiotzaBerriz1990eko martxoaren 1a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaXabier Amuriza
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, idazlea eta filologoa

Literaturaren Zubitegia: 1001

Biografia

aldatu

Xabier Amuriza bertsolariaren eta Arantza Plaza bertsolaritza irakaslearen alaba izanik, Miren Amuriza txikitatik bizi izan da bertso-mundutik hurbil. Hamabi urterekin hasi zen Berrizko Bertso Eskolan eta, harrezkero, hartu-eman estua izan du bertsolaritzarekin plazetan, Bertso Eskoletan, zein feminismoari loturiko hainbat ekimenetan.[4] Hainbat aldiz parte hartu zuen Eskolarteko sariketetan, baita Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapelketetan ere.

2002an, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan, jendaurrean kantatu zuen lehen aldiz, eta, eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz 2003an; bere aitarekin eta librean.[5]

2009an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekotan bigarren txandara iritsi zen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hiru aldiz izan da finalista, emaitzarik onena 2010eko hirugarrena izan zuen.

2017an Igartza Saria irabazi zuen Paperezko txoriak proiektuarengatik.[6] Sari horren bekaren laguntzarekin argitaratu du Basa (Elkar, 2019) bere lehen eleberria, Sabina izeneko emakume menderakaitza protagonista gisa duena.[7] Ondoren, Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria jaso zuen, Basa eleberriagatik.[8]

Euskarazko komunikabe desberdinekin kolaboratu izan du (Anboto,[9] Zazpika, Berria,[10] Euskadi Irratia…) eta, gaur egun, literatura tailerretan, haurren irakurle-taldeetan eta sormenari loturiko beste hainbat lanetan dihardu, besteak beste, Irati Eguren Arruti eta Malen Amenabar ilustratzailekin batera.[11][12][13]

Literatura

aldatu
 

Eleberriak

aldatu

Liburu ilustratuak

aldatu

Haur eta gazte literatura

aldatu
  • Badator korrika (Elkar – Katxiporreta, 2016)
  • Amalur (Elkar – Katxiporreta, 2016)
  • Nor gara bildumako hainbat liburu (Elkar – Katxiporreta, 2016)
    • Pupu eta Lore ikusi-makusi
    • Pirritx hizkuntza zer ote?
    • Porrotx hizkuntzaren arnasa
    • Marimotots euskara ikasten
  • Familia milakolore bildumako hainbat liburu (Elkar – Katxiporreta, 2018)
    • Mattin eta Kattin
    • Hodei
    • Kakuenea
    • Larunbata
  • Kokonut (Elkar, 2021)

Bertsolaritza

aldatu
 
Miren Amuriza 2008an

Sariak eta Aitotzak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Abizena Amuriza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Amuritza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. .
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Miren Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2016-12-30).
  4. «MIren Amuriza (Bertsolaria) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (kontsulta data: 2019-05-15).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Miren Amuriza - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-05-15).
  6. Berria.eus. «Miren Amurizak irabazi du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2017-09-09).
  7. Berria.eus. ««Bizitzak zabar tratatu bazaitu, zabartzea besterik ez zaizu geratzen»» Berria (kontsulta data: 2019-05-20).
  8. a b «Miren Amuriza saritu dute Bilboko Liburu Azokan» Berria 2019-06-05 (kontsulta data: 2025-02-28).
  9. MIren Amuriza (Bertsolaria) - Anboto.org. (kontsulta data: 2017-09-09).
  10. Berria.eus. Miren Amuriza. (kontsulta data: 2017-09-09).
  11. a b Miren Amuriza e Irati Eguren unen su arte para combatir la ansiedad
  12. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-07-04). ««Titiritari», poesia bisuala egiteko bidea poesia ilustratu forman» naiz: (kontsulta data: 2025-02-28).
  13. a b «"Inspirazioa ez dator iluminazio batetik, lana dago atzean" - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2025-02-28).
  14. «Miren Amurizak "Basa" eleberria aurkeztu du» Argia (kontsulta data: 2019-05-15).
  15. «‘Pleibak’ plazaratu du Miren Amurizak, bere bigarren nobela» Berria 2024-11-27 (kontsulta data: 2024-12-05).
  16. «Miren Amurizak Pleibak eleberria aurkeztu du» EITB 2024-11-27 (kontsulta data: 2024-12-05).
  17. Berria.eus. «Miren Amurizak irabazi du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2017-12-07).
  18. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-06-04). «Miren Amurizak jaso du Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria» naiz: (kontsulta data: 2025-02-28).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miren Amuriza