Tabirako San Pedro eliza

Tabirako San Pedro eliza Durangon (Bizkaia) dagoen eliza zaharra da. Itxuraren arabera XV.-XVI. mendeko eraikina izan daiteke. Dena dela, tradizioaren arabera, Tabirakoa Bizkaiko eliza zaharrena da. Dirudienez, Durangoko lehen populazio gunea Tabiran kokatu zen.

Tabirako San Pedro eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Koordenatuak43°09′52″N 2°38′04″W / 43.1645831°N 2.6343423°W / 43.1645831; -2.6343423
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Kontaktua
HelbideaTabira Kalea, 37

Historia

aldatu

Elezahar horretatik kanpo, ez dago idatzizko iturririk eraikuntza datatzeko. Diziplina anitzeko azterketatik elizaren inguruek aberastasun historiko eta arkeologikoa dute. Egungo eraikuntzaren tamaina eta orientazioa XV. mendekoa da, eta ustez, aurreko Erdi Aroko eliza zegoen lekuan dago. XVI. mendean handitu egin zuten altueran, eta gaur egungo portalea jarri zioten. Estiloaren ikuspegitik eraikin gotikoa da. Oinplano laukizuzena du. Azpimaratzekoa barruko koroa da. Erretaula nagusia manierismo estilokoa da.[1]

Tabirak bi osagai ditu: Erdi Aroko San Pedro eliza, eta Errosarioko baseliza, XVIII. mendean iparraldean atxikia. Elizaren oinetan bi sarkofago daude, herritarren iritziz, Durangoko konde-kondesa mitikoenak direnak, Santxo Estigiz eta Doña Toda.[2]

Era berean, Tabirako parkean Nestor Basterretxearen eskultura bat ere badago, Hirugarren Hilarria izenburukoa.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabirako San Pedro eliza