Debian

GNU/Linux sistema eragilearen banaketa


Debian edo Debian GNU/Linux, bere osotasunean software librez osatutako GNU/Linux banaketa bat da. Debian proiektuak sortu zuen 1993an. Debian helburu anitzeko sistema eragilea da eta zerbitzarietan edo mahaigainean erabil daiteke.

Debian-OpenLogo.svg Debian
Debian 9 Stretch-gnome desktop.png
Jatorria
Sorrera-urtea 1993
Argitaratze-data 1993
Mugimendua free software movement Itzuli
Azken bertsioa 10.3
Honen izena darama Ian Murdock eta Debra Lynn Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntza askotariko hizkuntzaka
Euskarria IA-32 Itzuli, x86-64 Itzuli, PowerPC Itzuli, SPARC Itzuli, ARM architecture Itzuli, MIPS Itzuli eta IBM Z Itzuli
Pakete kudeaketa dpkg Itzuli
Lizentzia GNU General Public License
Ekoizpena
Garatzailea Debian community Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Bai
www.debian.org/
Iturri-kodea https://sources.debian.net eta https://salsa.debian.org/public

BertsioakAldatu

Debian banaketaren bertsioen izenak Pixar-en Toy Story filmetik hartzen dira. Gaur egun arte, hamabost bertsio egonkor kaleratu dira eta azkena Buster 10.0 da.[1] Gaur egungo Testing bertsioa Bullseye deitzen da.[2] Debian banaketa ezegonkor bertsioan garatzen da eta bertsio berezi honek beti izen berbera du: Sid, filmaren pertsonaia ankerraren ohorez.[3]

Bertsioa Izena Data
1.1 Buzz 1996ko ekainak 17
1.2 Rex 1996ko abenduak 12
1.3 Bo 1997ko ekainak 2
2.0 Hamm 1998ko ekainak 24
2.1 Slink 1999ko martxoak 9
2.2 Potato 2000ko abuztuak 15
3.0 Woody 2002ko uztailak 19
3.1 Sarge 2005ko uztailak 6
4.0 Etch 2007ko apirilak 8
5.0 Lenny 2009ko otsailak 14
6.0 Squeeze 2011ko otsailak 6
7.0 Wheezy 2013ko maiatzak 5
8.0 Jessie 2015eko apirilak 25
9.0 Stretch 2017eko ekainak 17
10.0 Buster 2019ko uztailak 6[1]

Debianen oinarritutako Linux banaketa batzukAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) «Debian 10 "buster" released», Debian, 2019-07-06, . Noiz kontsultatua: 2019-07-07.
  2. Wiltshire, Jonathan (2016), «Bits from the release team: Winter is Coming (but not to South Africa)», Debian devel announce posta-zerrenda, . Noiz kontsultatua: 2019-07-07.
  3. (Ingelesez) «Debian releases - Codenames», Debian Wiki, . Noiz kontsultatua: 2019-07-07.

Kanpo estekakAldatu