Ireki menu nagusia

Tibetera[1][2] Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da, sino-tibetar familiakoa. Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daude Kaxmir eskualdean, Baltistanen eta Ladakhen herrialdeetan.

Tibetera
ལྷ་སའི་སྐད — bod skad
Datu orokorrak
Lurralde eremua Tibet (Txina), Kaxmir (India eta Pakistan), Baltistan (Pakistan), Nepal eta Bhutan
Hiztunak 6.150.000
Araugilea Ez du
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
sino-tibetar hizkuntzak
Tibeto-Burman languages Itzuli
Tibeto-Kanauri languages Itzuli
Bodish languages Itzuli
Tibetic languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza eta hizkuntza ergatiboa
Alfabetoa tibetar alfabetoa eta Tibetan Braille Itzuli
Aurrekaria Classical Tibetan Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 bo
ISO 639-2 bod tib
ISO 639-3 bod
Ethnologue bod
Glottolog tibe1272
Wikipedia bo

Lau dialekto nagusi ditu eta Tibeteko hiriburukoa, Lhasakoa edo erdialdeko tibetera nagusia da. Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrek VII. mendetik aurrera. XIII. mendea arte, budismoaren testu sanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak. XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak. Tibetekoa da erlijio budistako herrien artean literatura oparoena dutenetako bat. Rgyal-po Ge-sar dgra-´dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak) poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzirik.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tibetera  
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.